inprimatu
Pierre Darthayette apeza
Izenburua:
Pierre Darthayette apeza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1388.zk.
Orrialdea:
5

Pierre Darthayette apeza

 

 1

 

 Ortzaizko herrian baitzuen lokarri,

 Gorputz hau,sor-lekurat hobe zen ekarri;

 Hemendik jali dena apez maitagarri

 Lur berari diogu itzuliko sarri.

 

 Errepika: Jauna orhoit zaite zoin gaitutzun maite

 

 Pierrek ez du ez egin arrabots handirik;

 Gure artean zagon ardura ixilik.

 Haren ahoan etzen elhe nahasirik:

 Bakez baizik etzuen bihotza beterik.

 

 2

 

 Urte zonbait egon zen Nay-en, erakasle;

 Han laster bilakatu denen adixkide,

 Eta edozoinentzat bardin laguntzaile,

 Ber denboran bai apez, bai otoitz egile.

 

 3

 

 Urteak eman ditu Xuberon erretor;

 Han ere ez bide du ofentsatu nehor.

 Jendek maite zutela guk dezagun aitor:

 Nigarrez ari dira Xiberotarrak hor...

 

 4

 

 Griñatzen ote zauku Euskaldun jendea

 Bakantzen ari dela apezen taldea?

 Jauna, zUl otoi entzun gUl egin galdea:

 Ez utz artzainik gabe zure artaldea!

 

 LIGIN 1977-ian, MARTXUAREN 6-an

 

 PIERRE DARTHAYETTE ERRETOR ZENAREN

 

 MEZAN EMAN KOBLAK (ZIBEROTARREZ)

 

 1

 

 Joik izan zira berriz pi Basabüria:

 Heben e(re) hütsik batü apheza'n etxia...

 Ligin eta Larrañen hau ezinbestia:

 Bi ilabete gabe bi artzaiñ hiltzia!

 

 2

 

 Pierrak ezteikü egin ez herots handirik;

 Gure artian zagon ardura ixilik.

 Haren ahuan etzen elhesta gaixtorik:

 Bakez baizik etzian bihotza betherik.

 

 3

 

 Urthe zunbait egon zen Ney-en erakasle,

 Eta han zalhe jarri denen adixkide,

 Zuiñ nahiren etzeko bardin lagüntzale,

 Ber denboran bai aphez, bai othoitz-egile.

 

 4

 

 Ligi, Athei ta Hauzen günian erretor;

 Jentek maite ziela dügün heben aithor.

 Uskaldün aurhidiak, ez izan ahatzkor:

 Holako aphezari othoitze dügü zor.

 

 5

 

 Aphezak ezpadeikü süstatzen fedia,

 Aisa dügü ahazten zelüko bidia...

 Zük Jauna, soizü gure aphez-ments handia

 Ez ütz artzaiñik gabe zure arthaldia!


inprimatu