inprimatu
Pernando Amezketarra
Izenburua:
Pernando Amezketarra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
97

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pernando Amezketarra

 

 

 1

 

 Egon oi dira gordiak

 loriak

 Nik nai det billatzen saya

 usaya

 Eta arkileike errez

 berez

 Nola dakarkiyen legez

 loriak usaya berez.

 

 2

 

 Zenbat gauza on munduan

 txokuan

 Daude larpian galdurik

 azturik

 Eta gelditzen dirala

 ala!

 Ez ditzagun utzi bada

 Chokuan azturik ala.

 

 3

 

 Sasipietan egonak

 gizonak

 Diamante ta urrien

 lorien

 Antzera oi dira izan

 gisan

 Ai! zenbat ote babiltzan

 Gizonak lorien gisan.

 

 4

 

 Azaldu gabia ondo

 Perrando

 Zabaldu arren usaya

 Artzaya

 Bakan lezateke esan

 nor zan

 Amezketan ta Tolosan

 Perrando artzaya nor zan.

 

 5

 

 On geyena dan lekutik

 Zerutik

 Ez eskolan ikasiya

 jatxiya

 Zebilla ardi ondoren

 zuben

 Perrandok suba barrunen

 Zerutik jatxita zuben.

 

 6

 

 Arek etzekiyen asko

 moldezko

 ta esku-iskribuetan

 letretan;

 Baņan ura zan Euskera

 bera

 Argatik nai det atera

 moldezko letretan bera.

 


inprimatu