inprimatu
Pello Joxepe
Izenburua:
Pello Joxepe
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
115

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pello Joxepe

 

 

 1

 

 Pello Joxepe tabernan dala

 aurra jayo da Larraulen,

 etxera juan da esan omendu:

 -Ez da neria izanen

 ama orrek topa dezala

 aurrarik aita zein duben.

 

 2

 

 -¡Au pena ta pesadumbria !

 senarrak aurra ukatu,

 aurra onentzat beste jaberik

 ezin liteke topatu;

 Pello Joxepe, biotz neria,

 aurra orrek aita zu zaitu.

 

 3

 

 Fortunatua nitzala baño

 ni naiz fortuna gabia,

 agure batek eraman ditut

 umia eta andria;

 aurra beria bazuben ore

 andria nuben neria.

 

 4

 

 Joxe Agustin, nere biyotza,

 aren aditu nazazu,

 beti orrela egonda ere

 neke aundiya daukazu;

 askoz obeto izango zera

 arren ezkondu biezu.

 

 5

 

 Pello Joxepe, nere biyotza,

 zor dizut milla graziya,

 siraskatikan etortzen alda

 dontzellatasun guziya?

 nik igualian nayago nuke

 amak maitetxo aziya.

 

 6

 

 Bonapartian serbitzen dauzkat

 iru anayak Londres'en

 ayen sonido zazpi leguan

 gobernadore banitzen;

 dontzellatasuna zertarako dan

 nonbait etzaizu aditzen.

 

 7

 

 Nere etxian bi ollo dira

 batek daduka kiyua,

 ollarrak berriz kukurruka

 kantora gora dijua;

 jaunak orra despedida ta

 asko da dibersiyua.

 


inprimatu