inprimatu
Peio mutil koxkorra (haur kantu)
Izenburua:
Peio mutil koxkorra (haur kantu)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1267.zk.
Orrialdea:
3

Peio mutik koxkorra (haur kantu)

 

 1

 

 Peio mutil koxkorra,

 pilotan ari da tirahala,

 Peio mutil koxkorra,

 jo azkar pilota.

 

 2

 

 Xixtera bat eskuan,

 jo harat, jo hunat, jo pilota,

 Xixtera bat eskuan,

 zer pilotaria.

 

 3

 

 Amak ekarri dio,

 harekin pilotan jokatzeko,

 Amak ekarri dio,

 anaia Eneko.

 

 4

 

 Aita xapelduna da, bietan,

 hirutan ta lauetan,

 Aita xapelduna da

 Euskadi guzian.

 

 5

 

 Peio eta Eneko,

 bi-biak pilotan jokatuko,

 Peio eta Eneko,

 nok ote tu joko?

 

 6

 

 Aitak hartu beharko

 bi mutil azkarrak laguntzeko,

 Aitak hartu beharko,

 bi lagun hortako.

 

 7

 

 Jo pilota, jo Peio,

 aitari behar da irabazi,

 Jo pilota, jo Peio,

 irabaz aitari.

 

 8

 

 Aitak xapela gaidu,

 zer lotsa, zer pena den gertatu,

 Aitak xapela galdu,

 semek dute hartu.

 

 9

 

 Ez egin nigar aita,

 xapela etxean izanen da,

 Ez egin nigar aita,

 semek ekarria.

 

 10

 

 Biba Peio, Eneko,

 jo harat, la hunat, jo pilota.

 Biba Peio, Eneko,

 xapeldun parea.


inprimatu