inprimatu
Pasadizu txiki bat
Izenburua:
Pasadizu txiki bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pasadizu txiki bat

 

 

 1

 

 Ama Birjiña eguna

 Siñaladamente

 Kontu ori pasarik

 badira bi urte,

 Kausa txiki bat izan

 Dala mediante

 Ez dira deskantsatu

 Preso sartu arte.

 

 2

 

 Egun ori oraindik

 Daukagu goguan

 Aztuko etzaiguna

 Berialakuan

 Zazpi lagun aritu

 Giñaden jokuan

 Tranpa aundirikan gabe

 Libre zalakuan.

 

 3

 

 Atia iriki ta

 Aigiñan kartakin,

 Siñale etzeguela

 Tranparik gurekiñ

 Gizon bat sartu zaigu

 Bere lagunakiñ,

 Aixa agindu zuen

 An zeuden gauzakin.

 

 4

 

 Gizon abek aldegiñ

 Ziguten onela

 Kartak eta diruak

 Berakin zituztela,

 Donostira bialdu

 Zituzten beriala

 Len lan orrelakorik

 Ez baliz berela.

 

 5

 

 Ongi ateratzeko

 leku berritikan

 Laguntzaille gaistuak,

 Ez daude erritikan,

 Kastigatu naitare

 Kausa orregatikan

 Zertan ez abisatu

 Aldez aurretikan.

 

 6

 

 Lenagore gizonak

 Baziran munduan

 Ikusten zituztenak

 Libre etzan jokuan,

 arrapatuagatik

 Iñoiz pekatuan

 Bazekiten barkatzen

 Lendabizikuan

 

 7

 

 Bestek kulpa aundiyak

 Berak berriz gutxi

 Onela ikustenda

 Gaur zenbait nagusi

 Txikiyak kastigatu

 Aundiyari utzi

 Orrela eziñ liteke

 Zerua irabazi

 

 8

 

 Auek onela pasatzia

 Gezurrak diruri

 Guregana otortzenda

 Amaika komeri

 Kristo barkatu ziyen

 Bera illtzutenari

 Oyek berriz kastigua

 Iñozentiari.

 

 9

 

 Orra zer diran esan

 Gure pikardiyak

 Ezer gutxi gatikan

 Abek komeriyak

 Kastigatzekoz orla

 Aidiran guziyak

 Berriz ere einlitezke

 Kartzela berriyak

 

 10

 

 Orraba amar bertso

 Pasadizuenak

 Kartzela aundi batian

 Jarri diradenak

 Utzi iitezke kartak

 Eta joku denak

 Antiguako ostatura

 Juan nai ezduenak.

 


inprimatu