inprimatu
Parisetik Ameriketarat partitzean
Izenburua:
Parisetik Ameriketarat partitzean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
322.zk.
Orrialdea:
4

Parisetik Ameriketarat partitzean

 

 1

 

 Alditto huntan ezagutu dut Pariseko marechala.

 Arrapostu hau egiten dautzut ahal dukedan bezala.

 Nahiz ez nizan eskolatua askoz ere zu bezala

 Eskola guti, izana gatik aise kurritzen naizela

 

 2

 

 Totte jaunaren artikulua dudanean irakurtu,

 Gauza batek nau bakar-bakarrik alderen bertze harritu:

 Nola ez dautzun aintzinetikan zuri deus ere galdatu:

 Arrakasta gutirekin hola bada hainitz eskolatu!

 

 3

 

 Tiketa hartu zuela harek bazakikeien segura,

 Hartzaleari ahantzi naski eremaiteko eskura.

 Bainan burua garbitzen dute chuchen direnek ardura.

 Horrelakoen kondenatzerat nor zitakeien mentura!

 

 4

 

 Azken bertsua beraz zuretzat, ene jaun diplomatua.

 Badakikezu ni ez naizela zu bezain eskolatua!

 Gora daukazu bertzen gainetik zuhauren adimendua!

 Bainan badira abilagoak: Laurent Barnetche hazpandarra.


inprimatu