inprimatu
Panpalo ehortzi dugu
Izenburua:
Panpalo ehortzi dugu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Marie Noel-en maneran)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
848.zk.
Orrialdea:
4

Panpalo ehortzi dugu

 

 1

 

 Elizan gare haiduru baitzaude, Jesus Jauna,

 Kurutzea aintzinean, heldu gira zu gana;

 Hil bat ekartzen dautzugu, atzo pausatu dena,

 Zure beharretan da: huna!

 

 2

 

 Jesu-Kristo, beha zozu Panpalo xaharrari;

 Barda izerdi lapetan lotu da bideari,

 Ez baitzakien gaixoak norat ere zen ari...

 Othoi duzula urrikari!

 

 3

 

 Bere kaxa ixilean badoa mututurik,

 Zangoak urhatsik gabe, begiak itsuturik,

 Inguruan gure tortxo doluzkoek, pizturik,

 Ez dute harentzeet argirik!

 

 4

 

 Arabotsik egin gabe jeerraikitzen gitzaizkp,

 Nahiz, dagon lo hortarik haren iratzartzeko,

 Mundu huntako azantzak, eta oihuak oro,

 Ez laitezken segur askiko!

 

 5

 

 Leku trixtereet joaiteko, inkas ere hotz zadin,

 Galtzerdi onak oinean eman daizkogu behin,

 Eta jauntzi hoberenak arrosarioekin,

 Fitsik ez dakion huts egin.

 

 6

 

 Kaxan sartu dugu gero, mihisean bildurik,

 Elizarat ekartzeko besoz karreaturik.

 Azken atherbe huntarik atheratzen delarik,

 Berex egonen da gutarik.

 

 7

 

 O Jesus gizon-anaia, Jesus, Jainko-anaia,

 Zuk dakizu, zuk bakarrik, zoin den hilen piaia,

 Nundik aurki dezaketen haraindiko pasaia,

 Ikusteko zure Bisaia...

 

 8

 

 Arimentzat den egoitzaz badakikezu berri,

 Aita Jainkoak nun duken zeruetan ezarri,

 Hiru egunez han gaindi, lo eta iratzarri,

 Egin baituzu joan-ethorri.

 

 9

 

 Hel zazkio Panpalori, zato haren bidera;

 Gure ordain lagun zazu bere herri berrira.

 Kurutzeari bermatuz oina duke segura,

 Zuk beso azpitik hartzera...

 

 10

 

 Adios, gaixo Panpalo, eta guri barkatu,

 Zuhaur uzten baitzitugu Jainko Jaunaren kondu.

 Funtserat-eta ez zira, ez, hain gaizki gertatu,

 Deus gabeak maita baititu...

 

 11

 

 Menturaz mezee denboran, guk Agnus kantatzean,

 Jin zaitzu anima-keta nehork uste gabean;

 Eta, saindu zaharrekin han artzeko musean,

 Sartu zaitu Parabisuan.


inprimatu