inprimatu
Donapauletik landa, eskualdun gazteriari
Izenburua:
Donapauletik landa, eskualdun gazteriari
Sinadura:
O., J.-B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
O., J.-B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
982.zk.
Orrialdea:
1

Donapauletik landa, eskualdun gazteriari

 

O., J.-B.

 

 1

 

 Ilargiari buruz bazoan Apollo,

 Denak ez omen ziren Ameriketan lo.

 Frantses president-gaiek galtzen dute bilo,

 Zazpiek hitzemaiten gasnarekin talo.

 

 2

 

 Donapaulen izani aspaldiko partez,

 Hitz bat errango nuke gertakari batez.

 Eskualdun Gazteria baita Mendekostez

 Han elgarretaratu, geroan sinestez.

 

 3

 

 «Geroa gazter» zuen egunak izena.

 Goizean otoizturik Kreatzaile Jauna,

 Haren esku delakotz gur'etorkizuna,

 Kergudunekin gero hortaz aipamena.

 

 4

 

 Eskual-Herrian dute gaztek bizi nahi,

 Hirian ere baita irin eta zahi.

 Induztria berriak, kabala ta bihi,

 Dezagun sort-herrian lan eskasa gahi!

 

 5

 

 Arratsaldeko bestan bazuten omore,

 Gogoetekin nahas soinu ta kantore.

 Ikusgarriak ziren izar eta lore,

 Holako bestetarat jinen niz gerore.

 

 6

 

 Agurrik beroenak zuri, gazteria,

 Bihar izanen zira denen gidaria.

 Atxik elgartasuna, utz lazakeria,

 Sendaturik dagola Euskotar eria!


inprimatu