inprimatu
Oztibarren kanbiamen
Izenburua:
Oztibarren kanbiamen
Sinadura:
Oztibartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oztibartarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1669.zk.
Orrialdea:
5

Oztibarren kanbiamen

 

Oztibartarra

 

 1

 

 Oztibarren baitugu orai Kanbiamen

 Kasu horrek baigaitu egun biltzen hemen

 Apez berria heldu, bertze bat joaiten

 Ez dakiguna zoinek duen xantza iten

 Dakiguna guretzat, direla higatzen.

 

 2

 

 Gu hemen utzi aintzin oi Sansberro jauna

 Jakin zazu guretzat zirela laguna

 Gure artean nasal egin duzu ]ana

 Guri orroit-araziz fed'erakaspena

 Nahiz ez dugun beti konplitu errana.

 

 3

 

 Zortzi urte hauetan zu gure artean

 Ezagutua zinen bai segur denetan:

 Zure bi lagunekin arizan lanetan

 Izan baita kanbio gure elizetan

 Ezarri ditutzue molde ederretan.

 

 4

 

 Kantarietaz ere zira okupatu

 Neguan heiekilan zuk zenbait lo galdu

 Pazientzia ere batzuitan behartu

 Nahiz dugun memento goxorik pasatu

 Orroitzapenak onak hortaz badauzkagu.

 

 5

 

 Bihotzetik eskerrak egin ditutzunez

 Bai eta barkamendu zuri egin hutsez

 Oztibarren baigira bultaka herabez

 Otoi ziren lekutik ar zaite otoitzez

 Oztibarre azkartu dadien bertutez.

 

 6

 

 Bas-herritik zoazi zu orai hirirat

 Oztibarre huntarik lapurdi xokorat

 Heltzen baigira noizbait gu're Hendaiarat

 Dudarik gabe joko dugu zur'etxerat

 Zeren gagotik zira jinen zabaltzerat.

 

 7

 

 Bihotzez agur zuri Etchepare jauna

 Zure ezagutzeko daukagu eguna

 Amikuztarra sortzez gutaraino jina

 Beraz ongi-etorri guziz beroena

 Ahalaz beiratuko dugu zur'errana.

 

 8

 

 Ez dut uste zirela gaizkixe erortzen

 Bi lagun onak segur ditutzu izanen

 Guk ere heiekilan laguntza eginen

 Oztibarren eliza azkartu dadien

 Elgar atxikiz baita indarra izaiten.

 

 9

 

 Populu langilea baita Oztibarren

 Geienak laborantzan diradela artzen

 Zer den badakizula guk dugu pentsatzen

 Gurekin laketzeko aise da izanen

 Gure partetik dugu indar bat eginen.

 

 10

 

 (Denek basoa aitxatuz)

 Dugularik trinkatzen basoa elgarri

 Anaitasun seinale izan dadin hori

 Segituz elgarrekin Kristoin bideari

 Desiratzen dugula gure haurrideri

 Luzaz izan dezaten beti osagarri.


inprimatu