inprimatu
Oztibarre bat
Izenburua:
Oztibarre bat
Sinadura:
Oztibartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oztibartarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1634.zk.
Orrialdea:
5

Oztibarre bat

 

Oztibartarra

 

 1

 

 Nik ere hemen nuen mahaina egun baitut partekatzen

 Hemengo lagun guziak ditut bihotz barnetik agurtzen

 Ez dakit xuxen nihaurek ere orai zer zaitan gertatzen

 Bertsu batzuen emaiteraino hemen bainaiz ausartatzen.

 

 2

 

 Oztibarre bat egina dago egun besta eder huntan

 Egia hori pentsatu benar edozoinek gure baitan

 Gyre apezek ere laguntzen baigaituzte azkar nortan

 Goresgarriak hoien urratsak Oztibarreko lurretan.

 

 3

 

 Ez da beharba urrun helduko Oztibarrek duen fama

 Salbu guretzat toki hori da munduan den hoberena

 Maitatzen dugu zeren delakotz arbasoen ganik dena

 Bizi denboran hor jasan dute beren doi lan eta pena.

 

 4

 

 Zortzi haurride gu familian, ez guziak berdin haundi

 Larzabale hau da larriena, ttipiena Arhantsusi

 Saine ez uste izan daikela haundiena beti nausi

 Ez baitugu, ez ahanzten ahal presidenta nun zen jautsi.

 

 5

 

 Herri horien denen aipatzen nasiko naiz gain-behera

 Nahi baitugu denak ikusi. joan behar dugu bortura

 Heltzen bazira egun batean Beltxu mendiko kaskora

 Oztibarreren edertasuna zeri ditake konpara?

 

 6

 

 Hozta herria xoko-xokoan da denetarik gorena

 Mendi ta oihan, oi, zoin ederrak, berekilan derauzkana

 Ahantzi gabe iturriño bat orotako azkarrena

 Haren medioz baitugu denek etxetara ur bat ona.

 

 7

 

 Donaixti eta ere Ibarre hor poxi bat beherago

 Karakotxea, etxe saindua, xinpleki hortxe baitago

 Laguntzailea Mixel dugula ez girea azkarrago

 Horri otoitzez jiteko luzaz izan dezagula gogo.

 

 8

 

 Bunuze herri pollita dela nehorek ez du dudatzen

 Oztibarreko gazte ainitzak hor nola diren zalutzen

 Goxotasuna, alegrantzia Bunuzen dira dantzatzen

 Erakusleek gure eskerrak dituztela merezitzen.

 

 9

 

 Oztibartarrek huna nun tuzten beren antzerkilariak

 Talde errera paregabea dauku fornitzen Ibarlak

 Desirez gaude ondotik ere segi dezan hoien sailak

 Artetik hiltzen dituztelarik dotzenaka basurdiak.

 

 10

 

 Oztibarreko herri nausia hune nun den Larzabale

 Berekin dauzka ere Zibitze, Arroze ta Ultziate

 Medikia ta farmazia bat, orai biak badituzte

 Ahalaz hoiez behartu gabe hotel hoitarat zoazte.

 

 11

 

 Haranbeltze ta Azme auzoak Izurarekin lotiak

 Hor gaindi lehen milaka ziren pasatzen Aran jendiak

 Denbor hartako beilatiarrek zuzten merezimendiak

 Gaineret hemen horiekilan ez omen ginen eztiak.

 

 12

 

 Amikuze ta Zibero juntan hor baitago Arhantsusi

 Xokoño hortan bizi denari etzaio segur itsusi

 Frantses guziek horren izena behin baitzuten ikasi

 Ez ahal dute heiek agian ondotik berriz ahantzi.

 

 13

 

 Heurride hoitan zortzigarrena bainuen neure herria

 Bazter orotan du hunek ere fama bat izigarria

 Egun batean balinbaduzu senditzen maingueria

 Dudarik gabe egin dezazu Jutsirako inguria.

 

 14

 

 Familia bat miresgarria denek batean egiten

 Gure arbasok gaituzteiarik zeru gainetik ikusten

 Gure marrera ikusi-eta daude elgarri erraiten

 Gutaraino jin artean dituk anai bezala bizitzen.

 

 15

 

 Arbasoekin batugu oral egun on hunen patroina

 Pentsamendu hau zuretzat dugu gure Elizondo jauna

 Zure nahia izana baitzen Oztibarreren eguna

 Hunekin egon dadila bero gu guzien batasuna

 

 16

 

 Huntan daytzuet bururatuko galdeginez barkamendu

 Helduden urte artino berriz, Jainko Jaunak nahi badu

 Hemendik harat beharko dugu xede xahar hau apaindu

 Ontsa bizi ta ahal bezenbat bakotxak elgar lagundu.


inprimatu