inprimatu
Euskalzaindia Oztibarren
Izenburua:
Euskalzaindia Oztibarren
Sinadura:
Oztibartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oztibartarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1657.zk.
Orrialdea:
5

Euskaltzaindia Oztibarren

 

Oztibartarra

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta laur hogoi ta bian,

 Pazko iragan eta ondoko astian,

 Baginuen moimendu Donaixti herrian,

 Euskalzaindia baitzen hor gure artian.

 

 2

 

 Zerk ekarri dituen oi gure xokoret,

 Jakintsun handi hoiek gu denen arterat:

 Nahi izan baitute jin Oztibarrerat

 Gure lehengo apez baten goresterat.

 

 3

 

 Orai bi mende xuxen Lopez baitzen deitzen

 Erretor izan dena orduan Ibarren,

 Ez zen urrunekoa, Jutsitar seme zen,

 Here lana kartsuki eiten Oztibarren.

 

 4

 

 Fedezko liburu bat zuen izkribatu

 Zoinekin arbasoak baitira argitu

 D'Abens'apezak ere du hortan lagundu

 Hau bikari jeneral zen Jutsin gertatu.

 

 5

 

 Estakurua ona baitzen guretako

 Euskalzain horietaz zerbaitikasteko,

 Beti iduri hantxet zirela urrunxko

 Ez ginuen pentsatzen zirela hunako.

 

 6

 

 Euskal Akademia zoin zaikun ederra,

 Euskararen zaintzeko horrek du indarra,

 Jakintsun talde hori ez baita alferra, .

 Errespetuz beterik diogu agurra.

 

 7

 

 Oztibarre maitea dute ohoratu,

 Agian berak ere ditazke gustatu.

 Orai nahi ditugu erremestiatu,

 Eta hoiek bezala Euskara lagundu.


inprimatu