inprimatu
Jutsitik joan den M.Carricart apezari
Izenburua:
Jutsitik joan den M.Carricart apezari
Sinadura:
Oztibarretik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oztibarretik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1769.zk.
Orrialdea:
5

Jutsitik joan den M. Carricart apezari

 

Oztibarretik

 

 1

 

 Penaturikan naiz abiatzen egun hemen kantatzera

 Orai sujeta jeutsi baitzeraut neri uste gabetara

 Zinez bihotzez hunkitua da egun huntan herritarra

 Ezin sinetsiz gelditu gira, Mixel, zure joaitera.

 

 2

 

 Bai, bederatzi urte zurekin alegrantzian pasatu

 Gure herriko arima zinen, ezin baitugu ukatu

 Urte hoietan etzen posible herria zadin lokartu

 Ernetasuna zu baitan zagon nor ote ez da ohartu.

 

 3

 

 Carricart jauna, egin duzuna ez izanen ahantzirik

 Elizan kantuz ariko gira apaletik bai goratik

 Zuk erakasi aire ederrak ez dauzkagu ahantzirik

 Meza denboran heiek kantatuz zu ez galduko gogotik.

 

 4

 

 Hemen zinauden urte hoietan elizak dira edertu

 Lagunekilan zuk baitaukuzu azkar hortan parte hartu

 Kapabletasun hori baituzu ongi eta klar agertu

 Erdi hutsirik egon ditezen laiteke zinez bekatu.

 

 5

 

 Herri huntako gazteria zuk ederki duzu moldatu

 Euskal liturgi irakurtzeko ongi baitira trebatu

 Herriarentzat geroa baita gisa hortan segurtatu

 Euskaldungoa eta fedea behar ditugu salbatu.

 

 6

 

 Ez dakiguna orai zer gisaz nola erremestiatu

 Zure laguntzak gure alderat ez baititutzu izartu

 Behar orduzko mementoetan ainitz gaituzu gastatu

 Aldiz zuk gure lazakeriak jasan eta soportatu.

 

 7

 

 Nola ez trixta gure bihotza bertze gauza batek ere

 Begitan nigar jausten baitzeraut nik aipatzean Mugerre

 Orroitzapena txarra izanki herri hortaz haladere

 Frantxua Salla (1) gure lagunaz bihozmin batekin gaude.

 

 8

 

 Oztibarreko aldetik zira Lapurdirat zu abian

 Gure xokoa atxik gogoan eta beti bihotzian

 Orai bezenbat erne zu egon ta luzaz osagarrian

 Milesker beraz bihotz bihotzez, berriz ikusi artian.


inprimatu