Mutil baten pentsamentuak nesktxa bati buruz
Oyarbide, Florian
1
Goiko baserri batetik,
errira zatoz goizetik;
neskatxa eder, gazte, alaia
zure bide zuzenetik,
ikusten zaitut gogotik
nere etxeko leiotik.(Bis)
2
Aurrez jartzen naiz begira,
etortzen zeran tokira;
noiz azalduko ote zeran zu
bururik ezin det jira,
zu eta zure dirdira
ain zoragarriak dira.(Bis)
3
Nik zu aste egunetan,
baserriko zelaietan;
umil ta zintzo lanak egiten
ikusten zaitut aietan,
ta gero berriz jaietan
erromeri alaietan.(Bis)
4
Lengo eaun batez dantzan,
zurekin ibili nintzan;
itzegin naita ezin itzegin
oillo kokilduen gisan,
ezer ezin nizun esan
nerez lotsatia izan.(Bis)
5
Ez dezu naiko mutillik,
ni bezalako zirtzillik;
ezetz esango dezun beldurrez
argaitik nago ixilik,
lotsati eta umillik
biotz miņa ezin illik.(Bis)
6
Bart eziņa det ametsa,
poztu didana biotza;
nere gogoa azaldu eta
eman didazu baietza,
lotan nintzan aberatsa
esnatu dana utsa.(Bis)
7
Orra zer amets goxoa,
eskutan neukan uxoa;
baldin egitan gertatu balitz
nere zorion osoa,
baiņan bere arazoa
gezurretako pausoa.(Bis)
8
Zure irudi laztana,
nere pentsamentu dana;
amodiozko espiritu bat
barruan sortu didana,
baiņan ikusten didana
ezin eskura, au lana! (Bis)
9
Arrosa miragarria,
kolorez txuri-gorria;
neguan ere iltzen etzeran
loretxo zoragarria,
zuri begira jarria
nago errukigarria.(Bis)
10
Zu niganatu eziņa,
biotzean daukat miņa;
Nere oņaze au joango litzake
zu neretzako baziņa;
neskatxa maite birjiņa
NORENTZAT ZERA EGIŅA?(Bis)