inprimatu
Kantu berriak
Izenburua:
Kantu berriak
Sinadura:
Otxalde, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxalde, Joanes

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
388.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Khantu Berriak.

 

Joanes Oxalde.

 

 1

 

 Hizkuntzetan lehena nundik zen athera!

 Hori dakienikan munduan othe da?

 Eskualdunak zirenez Adam eta Eva,

 Hoi erran dirona da Yainko Yauna bera.

 

 2

 

 Eskuara zen iduriz, lehenik munduian,

 Hortaz mintzo baitziren Noeren barkuian;

 Lurra ikhus orduko, mendi inguruian:

 "Hara! hara!" zioen, eskuaraz orduain.

 

 3

 

 Babel dorreaz geroz kasik ahantzia,

 Aita Noek beiratu orhoit zen guzia;

 Hori baita arrotzek ezin ikhasia;

 Gure aurkhian dute bertzek ifrantzia.

 

 4

 

 Eskuara bertzetarik duzu aintzin gibel;

 Bainan gu hortan gaude bethi danik fidel;

 Hortaz mintzatzea du guretako eder;

 Hau bera dirostegu heldu diren haurrer.

 

 5

 

 Aiphu emaiten diot Eskual-Herriari,

 Bache-Nabarren hasiz, Chubero gainari,

 Laphurdi, Probentzia, eta Nafarrori,

 Gipuzkoa, Alaba, Biskay ederrari.

 

 6

 

 Ez dira Frantziako, lur hoien erdiak,

 Zathituak baitira, bortzetarik biak,

 Lur gizenak ditugu, aberats mendiak,

 Hautan egiten dira hazkuntza handiak.

 

 7

 

 Eskual-herria duzu hainitz maithagarri;

 Hemen badugu ogi, arno ta haragi;

 Osasunaren dako airea da garbi:

 Zer deskantsuan gauden, hortan da ageri.

 

 8

 

 Lur hau gure ait'onek zuten hautatua,

 Etsai gachtoetarik azkarki zaindua;

 Nahiz bi aldetarat dagon zathitua,

 Amodioak dauka batera lothua.

 

 9

 

 Berrogoi mende huntan, Eskual-Herrietan,

 Yende bera bizi da hainitz guduketan,

 Etsaiak izan dira, bainan alferretan,

 Beren hezurrak utzi dituzte lur hautan.

 

 10

 

 Sartzen zen bezain sarri lur hortan Moroa,

 Aitek egiten zuten batasun osoa;

 Heien gainerat zalhu bedatzen besoa:

 Hunki hau etsaientzat ez baitzen gochoa.

 

 11

 

 Herkulen pare ziren Kantabre zaharrak;

 Bihotzez ezti eta berthutez azkarrak;

 Oro izitu ditu hek zuten indarrak;

 Amorrik ezdu egin nehoiz menditarrak.

 

 12

 

 Fedean azkar ziren gure arbasoak,

 Bere bizi guzian zuzen bidekoak;

 Eta hartan altchatu beren ondokoak,

 Hortaz laguntzen gaitu gu bethi Yainkoak.

 

 13

 

 Zeru Lurren Yabea, zuri oihuz gaude

 Deusetan ez baigare laguntzarik gabe:

 Heier bezala guri iguzu fagore;

 Hori galdetzen dugu ondokotzat ere.

 

 


inprimatu