inprimatu
Kantu berriak
Izenburua:
Kantu berriak
Sinadura:
Otxalde, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxalde, Joanes

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1106.zk.
Orrialdea:
4

Kantu berriak

 

Oxalde, Joanes

 

 1

 

 Hizkuntzetan lehena nundik zen athera!

 Hori dakienikan mnduan othe da!

 Eskualdunak zirenez Adam eta Eva,

 Hoi erran dirona da Yainko Yauna bera.

 

 2

 

 Eskuara zen iduriz, lehenik munduian.

 Hortaz mintzo baitziren Noeren barkuian;

 Lurra ikhus orduko, mendi inguruian:

 «Hara! hara!» zioen, eskuaraz orduian.

 

 3

 

 Babel dorreaz geroz kasik ahantzia,

 Aita Noek beiratu orhoit zen guzia;

 Hori baita arrotzek ezin ikhasia:

 Gure aurkhian dute bertzek ifrantzia.

 

 4

 

 Eskuara bertzetarik duzu aitzin gibel;

 Bainan gu hortan gaude bethi danik fidel;

 Hortaz mintzatzen da guretako eder

 Hau bera dirostegu heldu diren haurrer.

 

 5

 

 Aiphu emaiten diot Eskual-herrian,

 Bache Naharren hasiz, Chubero gainari,

 Laphurdi, Probentzia eta Nafarrori,

 Gipuzkoa, Alaba, Biskay ederrari.

 

 6

 

 Ez dira Frantziako, lur hoien erdiak,

 Zathituak baitira, bortzetarik biak,

 Lur gizenak ditugu, aberats mendiak.

 Hautan egiten dira hazkuntza handiak.

 

 7

 

 Eskual herria duzu hainitz maithagarri;

 Hemen badugu ogi, arno ta haragi;

 Osasunaren dago airea da garbi:

 Zer deskantsuan gauden, hortan da ageri.

 

 8

 

 Lur hau gure ait'onek zuten hautatua,

 Etsai gaichtoetarik azkarki zaindua;

 Nahiz bi aldetarat dagon zathitua,

 Amodioak dauka baten lothua.

 

 9

 

 Berrogoi mende huntan, Eskual herrietan,

 Yende bera bizi da hainitz guduketan,

 Etsaiak izan dira, bainan alferretan,

 Beren hezurrak utzi dituzte lur hautan.

 

 10

 

 Sartzen zen bezain sarri lur hortan Moroa,

 Aitek egiten zuten batasun osoa;

 Heien gainerat zalhu hedatzen besoa;

 Hunki hau etsaientzat ez baitzen gochoa.

 

 11

 

 Herkulen pare ziren kantabre zaharrak;

 Bihotzez ezti eta berthutez azkarrak;

 Oro izitu hek zuten indarrak;

 Amorrik ezdu egin nehoiz menditarrak.

 

 12

 

 Fedean azkar ziren gure arbasoak,

 Bere bizi guzian zuzen bidekoak;

 Eta hartan altchatu beren ondokoak,

 Hortaz laguntzen gaitu gu bethi Yainkoak.

 

 13

 

 Zeru lurren Yabea, zuri oihuz gaude;

 Deusik ez gare zure laguntzarik gabe:

 Gure aiter bezala iguzu fagore;

 Fededun eta libro gaudezen gu ere.

 


inprimatu