inprimatu
Eskuara eta eskualdunak
Izenburua:
Eskuara eta eskualdunak
Sinadura:
Otxalde, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otxalde, Joanes

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
754.zk.
Orrialdea:
4

Eskuara eta eskualdunak

 

Oxalde

 

 Hizkuntzetan lehena nundik zen athera?

 Hori dakienikan mundua othe da?

 Eskualdunak zirenez Adam eta Eva,

 Hoi erran diona da Jainko Jauna bera.

 

 Eskuara zen iduriz, lehenik munduian,

 Hortaz mintzo baitziren Noeren barkuian;

 Lurra ikhus orduko, mendi inguruian:

 «Hara! hara!» Zioen, eskuaraz orduian.

 

 Babel dorreaz geroz kasik ahantzia,

 Aita Noek behatu orhoit zen guzia;

 hori baita arrotzek ezin ikhasia

 Gure aurkhian dute bertzek ifrantzia.

 

 Eskuara bertzetarik duzu aintzin gibel;

 Bainan gu hortan gaude bethi danik fidel;

 Hortaz mintzatzea da guretako eder,

 Hau bera dirostegu heldu diren haurrer.

 

 Aiphu emaiten diet Eskual-herriari,

 Bache-Nabarren hasiz Chubero gainari,

 Laphurdi, Probentzia eta Nafarrori,

 Gipuzkoa, Alaba, Biskay ederrari.

 

 Ez dira Frantziako, lur hoieri erdiak,

 Zathituak baitira, bortzetarik biak.

 Lur gizenak ditugu, aberats mendiak,

 Hautan egiten dira hazkuntza handiak

 

 Eskual-herria duzu hainitz maithagarri;

 Hemen badugu ogi, arno ta haragi;

 Usasunaren dako airea da garbi

 Zer deskantsuan gauden, hortan da ageri.

 

 Lur hau gure ait'onek zuten hautatua,

 Etsai gachtoetarik azkarki zaindua;

 Nahiz bi aldetarat dagon zathitua,

 Amodioak dauka batera lothua.

 

 Berrogoi mende huntan, Eskual-herrietan,

 Jende bera bizi da hainitz guduketan,

 Etsaiak izan dira, bainan alferretan,

 Beren hezurrak utzi dituzte lur hautan.

 

 Sartzen zen bezain sarri lur hortan Moroa,

 Aitek egiten zuten batasun osoa:

 Heien gainerat zalhu hedatzen besoa:

 Hunki hau etsaientzat ez baitzen gochoa.

 

 Herkulen pare ziren kantabre zaharrak;

 Bihotzez ezti eta berthutez azkarrak;

 Oro izitu ditu hek zuten indarrak;

 Amorrik ez du egin nehoiz menditarrak.

 

 Fedean azkar ziren gure arbasoak,

 Bere bizi guzian zuzen bidekoak;

 Eta hartan altchatu beren ondokoak,

 Hortaz laguntzen gaitu gu bethi Jainkoak.

 

 Zeru-lurren jabea, zuri oihuz gaude

 Deusetan ez baigare laguntzarik gabe:

 Heier bezala guri iguzu fagore;

 Hori galdetzen dugu ondokotzat ere.

 


inprimatu