inprimatu
Agur, adisikidea, jinkoak egun hun,
Izenburua:
Agur, adisikidea, jinkoak egun hun,
Sinadura:
Otxalde, Joanes - Etchahun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre
Otxalde, Joanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
350.zk.
Orrialdea:
4

Agur, adiskidea, jinkoak egun hun

 

Otxalde, Joanes-Etchahun

 

 1

 

 Agur, adichkidia, Jinkoak egun hun;

 Zer berri den errazu, zuk, othoi Chuberun?

 Ezagutzen duzu Barkochen Etchahun?

 Holako koblaririk ez omen da nihun...

 Bisitaz joan nindaite, ez balitz hain urrun.

 

 2

 

 Jauna, ezagutzen dit Etchahun Barkochen:

 Egun oroz nitzaiko hullanik ebiltzen.

 Bethi gazt'ezin egon, ari da zahartzen.

 Lau hogoi urthe ditu mundinn igaraiten;

 Orai ez da bertsetez anitch okupatzen.

 

 3

 

 Jauna, behar dautazu gauza hat onhetsi,

 Bainan ez zautu behar hargatik ahantzi;

 Huntaz egiten dautzut gomendiorik aski

 Komprenituren duzu hitz laburrez naski:

 Errozu ene phartez milaka gorantzi.

 

 4

 

 Zure komisiona nahi dizit egin,

 Kombenitzen zidazut hanitch plazerekin.

 Egon nahia zira arren jaun harekin?

 Huna Etchahun bera, present da zurekin...

 Nik ere ez diota zu nor ziren jakin?

 

 5

 

 jakin ere behar duzu, dudarikan gabe,

 Zeren egin dautazun esrespetuz galde.

 Entzutia baduzu nitaz lehen ere;

 Nor nizan erraitia ez dizit herabe:

 Lapurdin deitzen nute Jean Baticht Otchalde.

 

 6

 

 Bihotzaren erditik egiten dit irri,

 Zure ganik entzunik parabola hori,

 Damutzen ez bazaiko zeluko Jaunari,

 Behar ditzigu eman zumbeit berset berri,

 Bai eta ber demboran eskiak elgarri.

 

 7

 

 Amodioz derautzut eskia hedatzen,

 Zembat atsegin dutan ez duzu phentsatzen.

 Gizon batzuek nute ainitz atakatzen,

 Ez dutala ikasi phertsuen emaiten...

 Zuk laguntzen banauzu ez nute lotsatzen.

 

 8

 

 Etchahun Ziberuan, Otchalde Lapurdin

 Buruzagi dirade kantoren egitin.

 Ez gitutzu gu beldur, nor nahi jin dadin;

 Erranen dit orotan gure Uskal-Herrin:

 Jakaturen dugula hek plazer dutenin.

 

 9

 

 Ez zaitela bada sar sober'urgulian

 Etsaminatu gabe zur'izpiritian.'

 Irakurtu izan dut, lehen, liburian:

 Jaunen jaunak direla agertzen mundian,

 Erbia lo dagola ust'ez den lekian.

 

 10

 

 Lehen zaharretarik nik entzun dut honi:

 Bethi badela norbeit denen buruzagi...

 Arren, nahi badira gure kontra hari,

 Unheski kantatzeko zombeit berset berri,

 Lotsa gabe gituzu denen zerbitzari.

 

 11

 

 Huntan akabatzen dut erranez : «Halabiz!

 Ez dolu-minik hartu erraitem dut berriz:

 Hiltzeari nigarrez, sortzeari irriz;

 Hola joanik badugu hemen martir ainitz

 Ochala! hek bezala zeruetan banintz!

 

 12

 

 Egunaren pare da gizonen bizia:

 Goizian azkartasuna, zen inozentzia!

 Eguerdian da aldiz indar garhaitia;

 Arratsaldian berritz flakatzen hasia;

 Ilhuna zerratzian akabo guzia!!!»


inprimatu