inprimatu
Julufraia
Izenburua:
Julufraia
Sinadura:
Ottaramuno
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ottaramuno

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
4

Julufraia

 

Ottaramuno

 

 1

 

 Primadera lehen batez,

 lore guzien artean

 erregetzat hautatzeko

 izan zuen ohorea.

 

 2

 

 Espos lagun bat bearrez

 kurritu zuen zelaia:

 arrosa hor kausiturik,

 gustatu zen julufraia.

 

 3

 

 Handik zonbait urratsetan

 marilisari ohartu;

 arrosa ahantzi zuen

 lore berria maitatuz.

 

 4

 

 Margaritaz estalia

 pentze bat churi egina:

 hor ere hauta zazaken

 printze horrek erregina.

 

 5

 

 Hanbat enoaturikan

 gogoetatua zagon

 baratze batean sartzeko

 baratze-zainaren manuz.

 

 6

 

 Hor sasu azpian gordea

 biolet bat auspez emana:

 eskaintzen zuen umilki

 bere usin gozoena.

 

 7

 

 Orduan soberanoa

 amodioz sustaturik,

 lore fresko pollit hura

 ezkontzaz galdegin zuen.

 

 8

 

 Gorte guzia lekuko

 biolet diskret ta umila

 errege gazte puchantak

 egin zuen erregina.


inprimatu