'Negoziaketa' ET desagertzeko
Otardi
1
Guztion ahotan dabil
gaur 'negoziaketa',
guztiok onartzen dugu
pakearen hizketa,
baina alde batentzat da
engainuz jolasketa,
amarruz goxo hitzegin
zapuztu nahi dute-ta
baina Negoziaketa
ez da-ta zapalketa
alper-alperrik dabiltza
ez dago salgai ETA (bis)
2
Pakearen bila denak
jokatzen du arrazoiz,
baina eskakizun denak
eginak ziren sasoiz,
agian uzta biltzeko
oraindik ote da goiz?
Heldutako itxurarik
ez da ikusten inoiz,
poliziaren zigorra
hor bait dugu edonoiz,
inoiz egitan badatoz,
jakin nahi genduke noiz? (bis)
3
Liberté, egalité ta
gainera fraternité,
oihuak zabaldu ziren
baina hoiek zein jite?
Sekula ez dugu jasan
hainbeste izurrite,
Ifarretik botatzea
ote da egalitée?
Etxea zulatu eta
sartzea da libertée?
Espainiakin anaitzen,
horretan badakite... (bis)
4
Garai batean joanik
hemengoek ihesi,
horrela alde eginez
gartzela eta juezi,
jendetza hau kontrolatu
egin zuten lehenbizi,
eta gero pertsegitu
sortuz hainbat garraisi,
baina itun bat badaukat
galdetzeko Parisk
Euskaldunak ezin al du
Euskal Herrian bizi? (bis)
5
Era honetan nahi zuten
burruka antolatu:
Lehendabizi non zegoen
Etakoa bilatu,
gero noiz bahitu eta
giltzapean pilatu,
eskutik eskura pasa
ta gero gartzelatu,
bertan gogorki zigortu
edo haiztoz zulatu,
baina hala ere inork
inor ez du salatu. (bis)
6
Gendarme ta poliziak
ari dira jo-ta-su,
ETA desagertu nahirik
hor dabiltza indartsu,
askatasunari jarriz
hainbeste enbarazu,
lehengoan eraman zuten
Begoña Sagarzazu,
bortxatu nahi eta joka...
hortik pentsa ezazu!
Hemen terrorista nor den
garbi samar daukazu. (bis)
7
Gaur egun gure zerua
ez da jazten urdinez,
herri txiki bat jaio-ta
bizi gara saminez,
denok ditugun ametsak
banaka deseginez,
herri bat helburu dugu
guk intentzio finez,
eta bertan bizi nahi-ta
bizi gara ezinez,
txakurrak atzetik eta
nora joan jakin ez. (bis)
8
Bi zatitan banatu zen
pakearen pitxarra,
bi zatitan banatu da
gaur Euskal Herri zaharra,
batzuek boterea ta
maiz arrazoi kaxkarra,
besteok gabe jaio ta
jarri behar bizkarra,
indarraren arrazoia
dugu bete beharra,
hala ere ezin ahaztu
arrazoian indarra. (bis)
9
ETAren indarra dugu
arrazoia zaintzeko,
eta min emanez dabil
sugearen antzeko,
agindu bat etorri zen:
Behingoz desagertzeko!
Amorruz jokatu dute
lan horiburutzeko,
'Negoziaketa'z mintzo
ziren dena lotzeko,
baina zapalkuntza berriz
pake hori lortzeko. (bis)
10
Zapalkuntza jasan arren
guk urtetik urtera,
haundiena iritsi da
orain gure artera,
gendarme ta poliziek
erasorik batera,
nahiz eta une hauetan
jo beharra atzera,
gure menditan bizi den
sugearen antzera,
erasoaren ondoren
berriz piztuko gera. (bis)
|