Otaño
Zazpi aizparen gai dan oyala
Ebakirikan erditik,
Alde batera "iru" soñeko
Utzirikan "lau", bestetik
Goraiziakin berezi arren
Bakoitza bere aldetik,
Ezagutzen da jantzi dirala
Zazpiak oyal batetik.
Oyaltzat artu zagun Euskera,
Goraizitzaz Bidasoa,
lbai koxkor bat besterik ez da,
Utsa balitz itxasoa:
Elkarren urbil daude Zazpiak,
Muga deitzen da "Pausoa",
¿Zergatik izan bear ez degu
Famili bakar osoa?
Arbola baten zañetatikan
Sortzen diran landariak
Bezela gera, Bidasoa'ren
Bi aldetako jendiak:
Berdiñak dira gure jatorri,
Oiturak eta legiak,
Ama Euskerak magal berian
Azitako senidiak.
¡Ama Euskera! Bere semeak
Gu Ameriketan zenbat
Arkitzen geran! ta urrutitik
Maitiago degu, anbat:
Emen ez dago Bidasoa'rik
Ta beste trabik an ainbat;
Ama maitia indartu dedin,
Bizi bedi "Zazpiak Bat".