Zazpi aizparen gai dan oiala
Zazpi aizparen gai dan oiala
ebakirikan erditik,
alde batera iru soiņeko,
utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren,
bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi dirala
zazpiak oial batetik.
Oialtzat artu zagun Euskera,
guraizitzat Bidasoa,
-ibai koxkor bat besterik ez da;
utsa... balitz itsasoa-.
Elkarren urbil daude zazpiak;
muga deitzen da Pausoa...
Zergatik izan ez bear degu
famili bakar osoa?
Arbola baten zaiņetatikan
sortzen diran landareak
bezela gera, Bidasoaren
bi aldetako jendeak.
Berdiņak dira gure jatorri,
oitura eta legeak.
Ama Euskerak magal berean
azitako senideak.
Oialarena ongi iduri zait
-dio Beltxak saietsetik-;
baiņa sei zati diran tokian
zazpiren kontua nondi?
Bizkaia, Araba, Gipuzkoa ta
Zuberoa ta Lapurdi,
Naparroa bat ezagutzen dut
gezur-mugaz an-emendi.
Zazpi baiņo leen, esana aldatuz,
esagun, ba dirala aski:
Naparroa bat -eize gaisoa
bi zakur goseren jaki-.
Oso ta bakar Euskalerria
dela edozeiņek daki;
mugaz angoa Espaiņi ez da,
emengoa au ere ez Prantzi.
Zazpi Eskual Herriek
bat egin dezagun,
guziak bethi-bethi
gauden gu Eskualdun.