Urtebarri on!
Pello Mari
Urte zar jaunak igesi dauzku
Ordez emen da barria,
Emen da baita bizkor ta txukun
Asteroko ARGIA.
Osasunez ta pozez beterik
Aterik-ate oleska:
"¡Urtebarri on aizkide maite
Jaun, andre, mutil ta neska!"
¿Zergaitik zatoz orren alairik
Gaur gure asterokua?
"Onelan pozez agertuteko
Baukak zigorik naikua:
"Len makillaz ta txakur-axaka
kentzen ninduen etxeetan,
Besarkaturik artuten nabe
Pozez aste guztietan.
Len nire igeska juten ziranak
Moz-motzik bekozko illunaz
Gaur artzen nabe maiteki pozez,
Laztan gozo bat emonaz.
Len nire izena entzutiaz be
Asarratuten zirenak,
Euren etxera juan nadilla
Oyuka dabiltz geyenak.
Igarri dauste nik ezdodala
Ezeren politikarik,
Uzkurtza eta Euzkera zarra,
Nai ditudala bakarrik.
Gauza bi oneik sartu nai dituk
Euskaldunen biotzetan
Kistar zentzundun izan gaitezan
Bakotxa beren gauzetan".
Itzez, egitez, beti euskaldun,
Euskalerrian euskeraz
Jarraitu daigun kistar bidetik
ARGIA'k ni daben eraz.
***
Nai bozuz jakin gayak,
Nai bozuz ipuñak,
ARGIA'n dakuskezuz
Ederto egiñak.
Lugintza lanak ondo
Nai bozuz ikasi,
Donosti'n egiten dan
ARGIA erosi.
Nai bozu jakin mundu
Guztitiko barri,
Donosti'n egiten dan
ARGIA irakurri.
Euskalduna ba zara
Ta euskera maite...
Asteroko ARGIA'z
Arpidetu zaite.