Limosnacho Bat.
Juan Pedro Otano.
1
Muthil kochkor bat itsu aurreko
Zubela aldamenian
Gizon burusoll bizar zuri bat
Bi makuluren ganian,
Kale eskinan ikusi nuben
Inora ezin joanian
Ta bera nor zan jakin nayian
Inguratu nintzanian....
Limosnacho bat eskatu ziran
Jainkuaren izenian
2
Zerbait emanaz galdetu niyon
Al zan modu onenian,
Jayotzatikan al zeukan ala
Gaitzak artuba mendian;
Erautzun ziran: ez semia, ez,
Nik sasoya nubenian,
Ez nuben uste irichitzerik
Onetara azkenian....
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
3
Eta segitu zuben esanaz:
Lengo gerrate denian,
Ni aurren shamar ibilltzen nintzan
Beti edo geyenian,
Nekatu gabe, aisa igoaz,
Aldapik-luzienian,
Etzan burura asko etortzen
Gu ala gebiltzanian....
Gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.
4
Odolak bero eta burua
Arrua daguenian
Edozen moduz sartutzen da bat,
Alako itsumenian;
Atsekabeta negar saminak
Badatoz ondorenian,
Nolaerebait batek biziya
Utzitzen ez dubenian
Limosnacho bat eskatu bear
Jainkuaren izenian.
5
Inoiz pensatzen nere artian
Ni jarritzen naizenian,
Gaur ere asko dirala joango
Lirakenak znzenian,
Ez luke inor sinistatuko
Zer pena ematen diran
¡Ai! orla nintzan ni ere sano
Ta gazte nenguenian....
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.
6
¡Ai! chorakeri asko egiten
Da zentzurik ez danian;
Sinista zazu ur au pasia
Daukanaren esanian;
Obiago da sasoin dan arte
Sayatutzia lanian,
Negar eginaz ibilli gabe
Gero dembora joanian....
Limosnacho bat bildu ezinik
Jainkuaren izenian.