inprimatu
Mundu honetan zenbat arantz edo ezten
Izenburua:
Mundu honetan zenbat arantz edo ezten
Sinadura:
Otamendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otamendi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4d

Mundu honetan zenbat arantz edo ezten

 

Otamendi

 

 1

 

 Mundu honetan zenbat arantz edo ezten

 Gurean behintzat bada ez dakidan besten

 Nere senarrak ez du ezer irabazten

 Ni kale garbitzen hor jaien eta asten

 Jarriak al ditutzu lentejak erosten.

 

 3

 

 Beraz egina dezu gizonan kutizi

 Horrela kejatzen ni zertako hasi

 Kalean zear zoaz saski eta guzi

 Al dan merkiena ta pixkana erosi

 Nere apurrarekin behar degu bizi.

 

 5

 

 Lana zuan garaian keja izaten zun

 Lanera pozik ez da hau iñoiz ere jun

 Orai etxea honek jarri digu txukun

 Emaztea lanean esklaboen modun

 Eskerrak emaztea langillea dezun.

 


inprimatu