inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Otamendi - Zendoia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otamendi
Zendoia

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4c

[Bertsotan]

 

Otamendi - Zendoia

 

 OTAMENDI

 

 1

 

 Igande goiza eta gaurkuan goizeko seirak e jota

 Etxetik kanpo irtena naiz ni besoak gora jaso ta

 Sega battu ta joan behar det hor goiko zelai horta.

 Aldan azkarren lau bost bat meta belar behar ditut bota

 Gaurko honetan ontzeko ere giro ederra dago ta.

 

 3

 

 Zuk badakizu egualdi ona hemen gutxi egiten du

 Nekazariak alakoetanjaia ere aste hartzen du

 Hotjardungo naiz nere gerriak okertu eta zuzendu

 Hobe zenduan zerorrek ere burua aurrez aldendu

 Ta ni bezela meza bezperan zuk entzun baldin bazendu.

 

 5

 

 Era horretan nere gogorik ez det ordea beteko

 Giroa ere ederra bai da gaur belarra ebateko

 AI dan goizena ebakitzea ez degu berriz kalteko

 Iñoiz gogorik ez det izan nik tabernaraino juateko

 Ta ixakolina patrikan daukat xarri-xarri edateko.

 

 ZENDOIA

 

 2

 

 Egia dek bai giro aldetik dituk eguzki bitxiak

 urte sasoia lanpeturikan izan oi dik basetxiak

 Baina holako eginkizunak zetik bihar ta etziak

 Gerora ere egingo zetik gaurko bezelakotxiak

 Gezur batzuek aditu edo ni elizara natxiak.

 

 4

 

 Aldez aurretik ohartu ai haiz gainera bezperarekin

 Zerlaguntasun izango dek hik gaur aurreratze horrekin

 Hain goizo jaiki ezagatikan bazegok zenbait etekin

 Eta gainera zeru bidea omen zegok mezarekin

 Txakolintxo bat hartuko diau etorri hadi nerekin.

 

 6

 

 Esan da ere ez duk bildu nai beraz hik nere ondora

 Hire alperrik aritzea duk baniak bidean gora

 Aitzaki pixkat hartu that oraindik eta gerora

 Jai egunean lan egiteko batek behar likek zora

 Astean ere belar ontzeko bazegok naiko denbora.


inprimatu