Garruzeko kobla berri. Jaun erretor berriaren sartzekari
Amikuztarra, S.
ANTESERENADA
(Gitarra joilearen airean)
Ohidura maitiak begira ditzagun,
Jaun Erretor berria orok khanta egun.
Jinkuaren grazia berme gure lagun,
Zahar eta gaztiak, gouden gu Eskualdun.
«Geste, gazte juan nintzan herritik konpora»,
Itsasos haindietan eman dut denbora.
Herriade guzietan leku hunak badire.
Bana bihotzak dio: zoaz Amikuzera!
SERENADA!
GARRUZEKO ETA AMIKUZEKO JAUN BURUZAGIER
(Airea : Ostiraletan duzu)
Jaun Erretor nauzu, zuri kunplimendu:
Amikuz maitia deraikuzu zaindu
Gure hiri berria ederki aphaindu
Hiri zaharra aldiz orai zuk gaztetu
Argia, zoin den zabal Garruzen, agertu!
Lukuzeko aitoner, Maulek obeditu!
Bachenabarre gera, Maulek du beretu.
Mus d'Etcheber hunari, arak errespetu!
«Ostiraletan duzu Garruzen merkatu»
Herri maite pollita, adichkide khantu.
Bersularia ere heben de gustatu:
Pat bat galdegin eta biga omen hartu.
(Airea: Ene izar maitia)
Jaun Erretor berria, zuk egun barkhatu:
Gure khantu ororen sujeta zira zu
Enbachadore handi heben zira sarthu:
Zure larian arak, pharte dugu hartu
Morde Bibia, jaun mera, Gurruze-sortzian,
Herriko kontseilia haren ingurian,
Itsaso eta mendi omore gaitzian,
Zure aita maitia, nigarra begian
Arimen Erosliak gaitu bisitatu:
Egun ere Garruzen badugu kontratu.
Zeluko Erregiak baitzitu hautatu,
Hiri nausi ohian zitugu onhartu.
SERENADA II
ONGI ETHORRI
(Airea: mendian zoin den eder)
Biarritzen sareak dituzu hedatu
Hango jaun erretorak arraintzan lagundu
Egungo khantariak, zuk ere moldatu
Heren «Agur Maria»-k gu gitu choratu.
Arimen arthatzeko zuk baduzu esku
Artzain lekhu gorian zira zu finkatu
Eskila jauregian soho hun da heldu
Behar dute ardiek gostuan gochatu
Onasoko gainian alhagia bersu.
Aise dira ertorak Garruzen lakatu;
Ohidura ederrak dituzte beiratu.
«Carus amicus» dute koblek izendatu
Herri maithagarria adichkide leku
Garruzeko herria urhun ezagutu
Erramanoak ere hek «Carosa» deithu
Karasako hirian egun gu kausitu.
SERENADA III
AMIKUZEREN GORA BEHERAK HEGAL UKALDI BATEZ
(Airea: Egungo Phesta handi)
Hiri berria gero Donaphaleuratu
Iphar-gizon krudelek bietan suntsitu
Bena hiri martira lorioski phiztu
Bachenabar orotan hura nagusitu
Bachenabartar jaunak Garruzerat bildu
Nabarra-Jauregian Errege mintzatu
Nabarra-jauregia gorriek suntsitu
Bena Bachenabarre Eskualdun gelditu
Hazparneko herria, aiza huna dugu:
Bethi heben elizak Hazparne du aiphu:
Larramendi ertorak anhitz du edertu,
Hazparnek egun ere fogoratzen gaitu.
Unhasoko gainian baduzu Angelu
Ibarreko saindiak hura du nobletu
Garruzeko elizen, Migel kominiatu
Ibarreko saindia ohituren duzu.
SERENADA IV
(«Phartitzeko orena»)
Astian ostirale orotan badugu
Garruzen eztiago kausituren duzu
Merkhatu egunetan gizon ere haizu
Badukegu, herrian, bethiko ostatu.
Herri maite maitia, suhar eta khorsu,
Anhitz urthez agian bidaturen duzu
Adichkide maiteren Jinkua baitugu,
Jinkuak deraizula zelian kontratu. (bis)