inprimatu
Parisen «sartu» bati erreferat
Izenburua:
Parisen «sartu» bati erreferat
Sinadura:
Amikuztar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amikuztar bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
162.zk.
Orrialdea:
3

Parisen "sartu" bati erreferak

 

Amikuztar bat

 

 I

 

 «Amikuzter batzuer» zuk egin «kantuak»,

 Agerkari on huntan guk irakurtuak,

 itsasoz haindietan egun hedatuak,

 Ez derautzute orok behin barkhatuak.

 

 II

 

 Nahiz ez duten larki nihur izendatzent,

 Herriaren obenak dituzte agertzen,

 Herria igor eta eskuo gordatzen.

 Holaz «koutzientzia» ez deu ubeltzen?

 

 III

 

 «Orori kausitzea» gure urhotsetan,

 Lan ezin obratua zinez mundu hutan,

 Berma halere, bethi; zeruko bidetan:

 Ilzanen gira, gero, alegrantzietan.

 

 IV

 

 Alegararik duzu utzi sor-herria,

 Parisen «sortu» eta dena balentria.

 Jainkoak derautzula onez ithurria

 Guziz, bere zeruan; ongi ethorria.

 

 V

 

 Eskualduna ez duzu orotan laketzen:

 Herria utzi eta usu da dolutzen.

 Laket lekhuan ere hura du aiphatzen,

 Gaizkiak ahatzirik, onez da ohitzen.

 

 VI

 

 Henri errege zena ora iduria,

 Barkhatzen duzu beraz: gibel hasarria!

 Gibel nigar mintuak, «Nafartar» berria!

 «Herrian» erraguzu «Gora sor-herria!»

 


inprimatu