inprimatu
Ortzaiztar bat kantuz
Izenburua:
Ortzaiztar bat kantuz
Sinadura:
Ortzaiztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ortzaiztarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
321.zk.
Orrialdea:
4

Ortzaiztar bat kantuz

 

Ortzaiztarra

 

 1

 

 Primaderako egun ederrek bazterrak duzte loratzen.

 Osduko usain gozo eztia nork ez othe du asmatzen?

 Hoi-ta-lau urthe, zer primadera! zori-onari ginauden!

 Zorigaitzean eroi1 gare: hasi girade pairatzen!

 

 2

 

 Bere lorekin, hegaztinekin, jin deneko primadera,

 Gure gorputza sendorik zagon, bai bihotza alegera.

 Bi urte huntan soldadogotik itzuli ginen erchera

 Ez nuen uste berriz joaiterik harma zorrotzen artera.

 

 3

 

 Neure biziko oroitgarria, maiatzaren ondoarrean:

 Utzirik gure segidak oro sartu ginen Algerian:

 Guk ez jakinki zer karesa zen Oran-en arribatzean:

 Bortz hil zauzkuten, biga kolpatu, mement batetik bertzean.

 

 4

 

 Baitezpadako egun ilhunak, lanbro beltz batek hartuak!

 Kabalen pare hor baiginauden zoko baterat bilduak.

 Gosea bat zen, ta egarriak bazauzkan bere chichtuak!

 Kondatu gabe haur ta emaztek zituzten desafioak!

 

 5

 

 Geroztik hunat hemen gabiltza ikertuz asko zokotan,

 Egunak dauzkan oren guziez harma zorrotzak eskutan.

 Aitortuko dut ez gaudezkela bethi nagusi gudukan:

 Etsaiek baino geiago gizon galtzen baitugu askotan.

 

 6

 

 Masakre higuin lazgarri huntaz nago pentsaketatua,

 Zer gauza trichte eta hitsa den gizonarentzat mundua!

 Iduri luke kasik handiek ttipientzat pentsatua:

 Elgar funditu ta suntsitzeko gerla madarikatua!

 

 7

 

 Othoi, Frantzia, adi nezaz: pertsu hau dut zuretako!

 Orhoit hainitzek odol'ichurtzen dutela zure zaintzeko!

 Ea ordainez lege zuzenak, zure eskerren lekuko,

 Eginen tuzun fededunentzat eta Eskualdunendako?

 

 8

 

 Eskualdun lagun guzieri naiz azken hitz huntan mintzatzen:

 Gutarik batek nork ez othe du Eskual herria asmatzen?

 Erranik aski, bihotzez zauztet pertsu huntaz gomitazen,

 Egun eder bat pasa dezagun laster bildurik Ortzaitzen!


inprimatu