Neguan gaude
Iturri
Zuaitzetatik osto ederrak
Gaur asi dira
Erortzen.
Orain zu ere ˇgazte maitea!
Pizkaka zuaz
Amaitzen.
Lore politak ere igarturik
Erortzen dira
Lurrera.
Orain zu ere, ˇneska kutuna!
Laisterka suaz
Obira.
Txori alaiak, baratz-oetan,
Orain ez dute
Abesten.
Orain zuk ere ˇuxo txuria!
Itzik ez dezu
Egiten.
Ortze illunean, euzki ederra
Orain ez da-ińoiz
Agertzen.
Zure begiak ikusi ditut
ˇBeti-betiko
Itxitzen!...