inprimatu
Aurtxoa seaskan
Izenburua:
Aurtxoa seaskan
Sinadura:
Ortuzar Eskaltza, Pedro (Iturri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ortuzar, Pedro

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
1

Aurtxoa seaskan

 

Iturri

 

 Aurtxo polita

 seaskan dago,

 Zapi zuritan

 Txit bero...

 Amonak dio:

 ¡Ene potxolo!

 Arren egin ba,

 Lo-lo, lo...

 

     Dlin-dlan, dlin-dlan...

 

 Ai biotzeko

 Maite, kutuna,

 Begi argien

 Zoruna;

 Ez da ludian

 Iñor ere nik

 Bañon geigo nai

 Zaitunik.

 

     Dlin-dlan, dlin-dlan...

 

 Gotzontxu eder,

 Zoragarriak,

 Egan dabiltza

 Gañean;

 Irri-barreka,

 Laztan ta agurka,

 Leguntza egin

 Naiean.

 

     Dlin-dlan, dlin-dlan...

 

 Txakur-aundia

 Etorriko da

 Zuk ez ba dezu

 Eiten lo.

 Orregatik ba,

 ¡Ene potxolo!

 Egin aguro

 Lo-lo, lo...

 

     Dlin-dlan, dlin-dlan...

 


inprimatu