inprimatu
Ardiak
Izenburua:
Ardiak
Sinadura:
Orriaga, Eñaut
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Orriaga, Eñaut

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1195.zk.
Orrialdea:
5

Ardiak

 

Orriaga, Eñaut

 

 ZER XIRA XU MANEX:

 

 «Mee, mee, mee...

 «Ardi kaka mehe!»

 

 1

 

 Artaidia, tarrapatan,

 Badabila bidexketan.

 Jaun artzaina gihilian,

 Zanpa-zanpa bizkarrian,

 Ostikoka ipurdian!

 Xakurño bat, hasarrian,

 Ehausika zango petan,

 Ausikika ixterretan

 Ardi tuntulak lasterkan,

 Bixta labur begietan,

 Gauza guti gogoetan,

 Jeusik gabe buruetan,

 Ta marrakaz debaldetan...

 Hola ditake, frangotan,

 Gure mendien oletan.

 

 «Mee, mee, mee...

 «Ardi kaka mehe!»

 

 3

 

 Mendian nintzan gau batez,

 Errepika hau intzunez,

 Loa ezin atxemanez,

 Bertsu horiek emanez.

 Mundu huntan ene usiez,

 Ardiak gira, segurrez,

 Jaunen nahiak jasanez,

 Sekulakatz BA erranez,

 Ukurtuz edo ahuspez,

 Zutik egoiteko partez,

 Ikaran, beti beldurrez,

 Mainguak, zangotik minez,

 Geroari so nigarrez.

 Intzirika... eta jeusez.

 Zer ari gira bestenez?

 

 ARDIA ALA GIZONA?

 «Mee, mee, mee...

 «Ardi kaka mehe!»

 

 4

 

 Jeiki giten bada hortik,

 Gure mendien gainetik,

 Ardikeriak utzirik,

 Paristarreri erranik

 Errak to! Eta zer duk hik?...

 Ezpada zuzentasunik,

 Guk ez diagu beharrik

 Hi bezalako nausirik.

 Hemen, Euzkadin izanik,

 Aberria maitaturik,

 Mana ditake geroztik

 Mintzatuz Euskara bezik!

 Zakutik edo zorrotik,

 Burutik edo besotik,

 GIZONAK gituk nunbaitik!...


inprimatu