inprimatu
Egun batez
Izenburua:
Egun batez
Sinadura:
Amets Gaichto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amets Gaichto

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
534.zk.
Orrialdea:
4

Egun batez

 

Amets Gaichto

 

 1

 

 Egun batez, gaicho lurra,

 Eremu itsu bat baizik

 Ez zira bilakatuko!

 

 2

 

 Egunik ez gaurik gabe,

 Mendi ez zelalrik gabe,

 Atrean zirimolaka!

 

 3

 

 Aintzineko etchetarik

 Khe itzalik ez usainik

 Ez da nehun geldituko!

 

 4

 

 Aintzineko irri, nigar,

 Atsegin, doluetarik,

 Trichtezia huts bat baizik!

 

 5

 

 Itsaso uhaintsu zenak

 Ez du utziko bustirik:

 Aire gazi bat doi-doia!

 

 6

 

 Arrain hegaldun urdinek

 Ez dute jakinen ere

 Ura noiz nun zer izan den!

 

 7

 

 Oihanez nehor ez orhoit:

 Heien leku chaharrean

 Altchatuko da kantu bat!

 

 8

 

 Kantu horren maitatzeko,

 Berechteko, aditzeko,

 Beharri bihiņo bat ez...

 

 9

 

 Jainkoa bera barrandan,

 Erranen baitu menturaz:

 Chori-kardinalea da!

 

 10

 

 Egun batez, gaicho lurra,

 Gu gabe, zirimolaka,

 Zer othe zira izanen?


inprimatu