Bizkaian dogu eskola eder bat
Ormaetxe, Juan
1.
Bizkaian dogu eskola eder bat
Bilbon jarrita: Euskaltzaindi!
Au ikusiaz alaituten da,
Txori toki bat dirudi!
Egun danetan beterik dago,
Ori bai dala pozgarri;
Illuntzeetan bete-beterik
Ta txori ama kantari.
II.
Asaba zarrak lotan dirade,
Semiak dira ixartuta;
Egal danetan Udabarriko
Txiruliruli kantaka.
Arbola eder bai Bilbon daukie
Eurak kabitzat artula;
Zein da guraso poztuko ez dana
Semiak ola ikusita.
III.
Lotan egon dan gaixo bat legez
Barrua gora goraka,
Ixartueran bere amari
Pozez beterik mosuka.
Ama gaixoa biotz alaiaz
Baita semiai besarka
Ikusirikan lumaz jantzita
Asi dirala egazka.
IV.
Txori kabia politagorik
Ezin leiteke aurkitu,
Gure txindorrak bere kumiak
Oso oso maite ditu.
Arriskurikan ikusten badau
Egalpian sartzen ditu
Miru etsaiak bere erpakaz
Egin ezteiozan ostu.
V.
Negu gogorra ganian dogu
Uda gozua amaiturik,
Gure mendi ta zelaiak laster
Edurragaz zuriturik.
Teillapetxu bat biar dabie
Oiz gogorrak galdu barik
Udabarrian geratu ezkaiten
Txoritxuen kanta barik.
VI.
Lengo domekan Astrabuduan
Nintzan meza entzutera,
Antxe ikus nitun, neska la mutil
Neba ta arreben antzera,
Euren auzoko gazte bateri
Il agurra emotera;
Axe bai zala Euskalerriko
Antxiñako oitura!
VII.
Aren ostian jaia polita
Zeruetako antzian,
Aurresku eta jantza garbiak
alboko zelai erdian.
Kanta guztiak ta erreguak
Zirean euskera utsian,
Zeruak bere ola artzen dabe
Aingerua doanian.
VIII.
Agur Astraudu ta agur Alpontso,
Agur il dan gaztiari,
Biotz barruti erregua egin
Aiztu barikan oneri.
Laguntasuna aren bitartez
Goian daukagun amari
Sendotu eta indarra emon
Deion gure euskereari.