Xalbador'en omenez
Orbegozo, A.Joxe Austin
Kristau biotzeko.
bertsolari maite,
Xalbador omendu.
anai ta senide.
"Etortzekoa
Zu ote zera...
-Batailariak Jesus'i-
edo besten zai
bearko gera...?"
-liturjiaren garraxi!-
Gure munduan
larri ber-bera
ikusten det nik, ikusi:
zalantza-giro,
kezka, galdera...
nora ezean billuzi!
Atomika ots,
illargi bide,
galera mingotz
aurrerapide,
illundegi beltz, sakona.
Gezur ta egi,
naas-maasi;
zeru ta inpernu,
gorroto-sasi,
zorigaitza, zoriona!
Jainko gabeko
Zori ontsua:
egungo Paradisua;
pake gabeko
Goierreinua,
zeru gabeko zerua!
"Etorri etortzekoa,
zu ote zera, Jauna,
edo beste norbaiten zai
al dago gure illuna?"
Lur-erraiak darioten
ikara-erantzuna:
atzo, gaur ta betiko
kezka baten lurruna.
Deadar bat jaso det
gaurko Liturjian,
Histori bat ikusi
Joan'en larrian:
Kondaira ta erre bai
-Israel, bizian-:
Israel, kezkabide
ta kale gorrian...
Jainkoak jarri zitun
Eba eta Adan,
zoriontsu zitezen
Atsegin Baratzan.
Beingo pekatuz gabiltz
izardi-patsetan;
ez atsegin, ez pake,
betiko illunpetan.
Illunaren beltzean
sortu zan argia,
pekatu-erreinuan
salbapen, Mesia!
Yabe'ren aginduak
bizi zun erria.
Jainkoa'ren promesak
bete Historia.
Jaungoikoa zebillen
Israel'en alde.
Yabe'k aukeratu zitun
Abraan ta beste.
Yabe'kin ibilli zan
guda ta erbeste,
Yabe'kin menderatu
Kanaan, Filiste.
Salbatzalle, Messia,
Yabe'k agindua:
Israel-Kondairaren
lenengo puntua!
Adan, Abraan, Moises...
danok amestua;
Israel'go Profetak
Esan-berritua.
Itxaropen luzeak
egindu Israel.
Mesias'ek garbitu
Ejipto ta Babel,
Mesias'ek Sinai
ta eremu epel:
Amos, Profeta, Joel.
Dabid, Ezekiel.
Israel-Judea,
goi ta bealde;
eremu, erbeste,
morroi ta jabe;
garaille, mendetu.
guda ta pake...
Mesiaz beste
ezin da ase.
Profetak eman diote
Mesias baten miņa;
igarleak izentatu
bide zuzen, jakiņa.
Yabe'n Profetak salatu
gaizki, oker, egiņa.
Naiz errege, naiz menpeko
eta ama erregiņa,
edo ta sasi-Igarleen
illunpeko ekiņa.
Ase ziran ametsak
garai beteetan,
Israel berriaren
egun-aldietan.
Ase ametsak Eliz
misterioetan,
Jesus Mesias orren
azken arnasetan.
"Etortzekoa
Zu ote zera...?
-Batailariak Jesus'i-
edo besten zai
bearko gera...?"
-liturjiaren garraxi!-
Ba-da erri bat
gazte zaarra,
Israel'en kidekoa.
Profeta-erri,
jator, bakarra;
Jainkoaren begikoa.
Euskalerri ta
Euskal batzarra
zazpi ta bat batekoa!
Itxaro-bide
luzean dabil,
eremu kixkalgarritik.
Sinai-mendiko
malkar eta amil...
Teofani ametsetik.
Yabe'n aginduz
itxaro duan
salbazio-urratsetik.
Palestina ta
lurralde berri...
irrika ditu min-miņez.
Bere Jainkoa
ta ez atzerri,
bere Legea, ekiņez!
Erri artean
Euskaldun erri
besten arrazoi berdiņez.
Argi ta illun
gau eta egun,
ba-du geroan usterik!
Ekaitz-eraso
eguzki, lauso...
ba-du Mesias biderik!
Jainko bakarra
ta Lege Zarra,
ez du amesten besterik.
Profetak ere ba-ditu Jaunak,
gure Erriaren gidari,
Siņismenaren babes-leku tu
itxaropen-zuzendari;
Erri-biotz ta erri ametsen
ezkutuko gordekari:
PROFETA, IGARLE, zatzaizkgute
gure Erriko bertsolari!!
Erri-Profeta.
Erri-Igarle,
Yabe'n aginduz zerate.
Gezurran aurka.
egian alde,
bare aldi ta gudate...
Errian seme
bear zendute,
naiz espetxe ta, naiz kate.
ISRAELDARRAK,
Euskal-biltzarrak,
zuzendaritzat zauzkate.
Gezur-Profetak
erruz dabiltza,
Euskal-semeen artean.
Gure Jainkoa,
gure Legea,
oro aldatu naiean.
Erritasuna,
jan nai digute,
aitzaki polit utsean.
Zuek bearko,
bertsolariok,
argia jauki gurean.
Zuek bearko
ixillerazi
Profeta beltzak etxean.
Zuek zuzendu
Bearko, Israel,
Erria, salbapidean.
"Etortzekoa zu ote zera...
-Batailariak Jesus'i-
edo besten zai bearko gera...?"
-liturjiaren garraxi!-
Argi-xirripa jasotzen degu
Liturjiaren berotik,
uste zabala, itxaropena,
Historiaren girotik.
Salbabidean dabil Eliza
Israel baten ondotik,
Salbapidean Euskalerria
amets besten, gogotik.
Bildu gaitezen anai maiteok
Sinismen baten argitan,
Euskal zale ta bertsolariok
amets berdiņen dizditan;
Euskalerria Jainkotsuago,
biurtu asmo-bizitan.
Erriago ta Euskaldunago,
jabetsuago, egitan...
Jaungoikoa ta gure Legea
alegin asmo guztitan!!
|