inprimatu
Ikusten dutalarik
Izenburua:
Ikusten dutalarik
Sinadura:
Oraarretik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oraarretik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1270.zk.
Orrialdea:
5

Ikusten dutalarik

 

Oraarretik

 

 1

 

 Badakizue, adixkide maiteak,

 Nola uros giren, gu biak...

 Bainan nola erran elgarri hitzak

 «Maite zaitut» ta bertzeak?

 

 2

 

 Ikusten dutalarik ene maitea,

 Boza airez-aire joaiten data

 Ez dakot erraiten ahal ene amodioa.

 Hura da segur ni bezala,

 Ni ikustean, boza galtzen duela.

 

 3

 

 Egun batez halere behar dakot

 Erran bai, fite: «Maite zaitut»...

 Behar dakota igorri letra bat,

 Ala telefonatu, haren etxerat?

 

 4

 

 Ikusten dutalarik en maitea,

 Galdegiten data «Maite nuxia?»

 Ez dakot erraiten hari baia,

 Bihotzak manatzen badata ere!

 Bisaiarat heldu data

 Gorridura eta berotasuna.

 

 5

 

 Noiz girare ezkonduko hola,

 Galtzen badugu gure boza?

 Erran behar apezaren aitzinean baia:

 Ukanen duguia erraiteko ahala?

 

 6

 

 Ikusiko dutalarik ene maitea,

 Galdatuko datalarik «Maite nuxia?»

 Erranen dakot, orduan: «ba».

 Besarkatuko nauelarik gauean,

 Eroriko nitzako besoetarat:

 «Maite zaitut sekulan bezanbat...»


inprimatu