inprimatu
Soldado baten gogoetak
Izenburua:
Soldado baten gogoetak
Sinadura:
Ondicol, R.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondicol, R

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
622.zk.
Orrialdea:
4

Soldado baten gogoetak

 

Ondicol, R.

 

 1

 

 Lau ilabethe huntan ez baitut bertsu bat ere emanik,

 Gaur berriz ere hastera noa, dudaturikan egonik.

 Bizkitartean maiz orhoitzen naiz Eskual-herriaz hemendik,

 Bainan halere hor behar egon, ez diot egin bertzerik.

 

 2

 

 Boltaño huntan soldado nuzu, orai hartu dut kuraia,

 Suldedogoan zer pasatzen den hartua baitut usaia;

 Salbu burutik ez diot kita hor izaiteko ideia,

 Bainan guziek, nahi ala ez, in behar gure pasaia.

 

 3

 

 Soldadogoan ukaiten diren egun eder gozoenak;

 Bichtan dena da denentzat berdin permisione egunak.

 Bisitatzeko beren herria eta han utzi lagunak,

 Permisionez denari fite pasatzen zaizko orenak.

 

 4

 

 Pasatzen, dira egun ederrak, bainan zarra da nagusi.

 Izan ez denak ez du hemengo galbariorik ikusi.

 Hor eman, lanak behar baitira nahi ala ez ikasi;

 Soldadogoa zer chanatilun den etzaut ertea itsusi.

 

 5

 

 Aitzindariak bethi mokoka ela soldadoa umil,

 Ez baititake horiek bezen fanfarrunkerian ibil;

 Ahalaz bethi behar da egon kontra egin gabe ichil,

 Bertzenaz nehor ez laitekezu jaun haundi horier urbil.

 

 6

 

 Beharrik ontsa pagatua da soldado dagon gaztea.

 Jun-edan onak, ohe ederra, eta badauka bestia.

 Mila libera ukaitet dugu bete-ta ilabethea,

 Ez niz harritzen «rampilatuek» eginik ere dotea!

 

 7

 

 Beraz ikusteu duzue nola idabazten dugun ontsa.

 Hori erten dut hunat jiteko ez dadien nehor lotsa,

 salbu pasatu nahi duenak zerbitzu denbora aisa,

 Hunatekoan orhoit hargatik etchen ahanztetik moltsa.

 

 8

 

 Obligatua naiz finitzerat, ontsa penarekin alta!

 Borondatea banuen, bainan astia deraukat falta.

 Beraz ikasi duzue zer den gaizo soldadoen besta!

 salbu ni orai kontentago niz, killa etorriko baita.


inprimatu