inprimatu
Soldado batek bi bertsu
Izenburua:
Soldado batek bi bertsu
Sinadura:
Ondicol, R.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ondicol, R

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
601.zk.
Orrialdea:
4

Soldado batek bi bertsu

 

Ondicol, R.

 

 1

 

 Bolta huntan ez bainaiz eskuaraz mintzatu,

 Nere mintzaia orai nahi dut berritu:

 Lagun kaskoinekilan bainaiz subertatu,

 Frantsesez mintzatzen naiz azkarki trebatu.

 

 2

 

 Bi mila soldadotan eskualdun bakarra,

 Kaskoin hoiek bazuten bai neure beharra:

 Zonbaitek ari dute ikasten eskuara

 Diote dela mintzai biziki ederra.

 

 3

 

 Goizetan jeiki-eta badugu kafea,

 Arras naturala da, rhomarik gabea;

 Ez badu ere hainitz berotzen barnea,

 Halere hura hobe ezen-ta gabea.

 

 4

 

 Eguerdiko mahainaz ez dut deus erraiten,

 Ez da gu bezain ongi erregerik hazten:

 Jan-ta ezin gosetuz baikira egoiten,

 Ondutik artzen gira «biera» edatzen...

 

 5

 

 Orai hemengo lanez hasten naiz mintzatzen

 Hasiak gira orai gaichtoener jartzen

 «Au pas» ere aspaldi baigira ibiltzen,

 Parerikan ez dugu harmen presentatzen.

 

 6

 

 Gure lanik tzarrena korven egitea;

 Kontent gira delarik eguna betea:

 Harmadak alfertzen du, hortan du kaltea;

 Langileak hohe du etchen egoitea.

 

 7

 

 Lau-bost oren eskola bada egun oroz,

 Ez naiz gerlan direnez ni batere jelos:

 Irirsku da biltzea, horrat joanez geroz.

 Hemen oro har gaude kontent eta uros.

 

 8

 

 Huna azken bertsua: agur guzieri,

 Eta partikulazki Eskual-herriari!

 Pentsa soldado diren gazte laguneri!

 Eta igor artetan horgo zonbait berri!


inprimatu