inprimatu
Zaharrak gazteeri kontseilu
Izenburua:
Zaharrak gazteeri kontseilu
Sinadura:
Amerikanoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amerikanoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1682.zk.
Orrialdea:
5

Zaharrak gazteeri kontseilu

 

Amerikanoa

 

 1

 

 Noiz sortu nintzen xuxen erran badautate;

 abanxuño baditu bost dotzena urte.

 Geroztikan ikusi munduan hainbeste!

 Kontseilu nahi tut zonbait jende gazte.

 

 2

 

 Bestek eiten dutena buruan atxiki.

 zuk in dezakezula emeki emeki;

 Zuk ezin inezkoa pentsatu goraki,

 nihork ez dirola in ez ongi ez gaizki.

 

 3

 

 Bestek zuri eitia nahi ez duzuna,

 zuek ez egin besteri hori de zuzena.

 Ez da xerkatu behar beti ontasuna.

 Zuzenaren saria de urostasuna.

 

 4

 

 Plazerrez ezin asez ibiltzen bagira,

 gohoragotik norbait egoiten begira.

 Frangotan luzakor da bainan segur zira,

 plazer horien penak etorriko dira.

 

 5

 

 Lehen kusinak daizke edo hurbilago,

 alferra ta gormanta hortaz segur nago.

 Bizitzeko jan behar gauza klara dago,

 bainan ez gaiten bizi triparen esklabo.

 

 6

 

 Gorde behar dituzu adixkide gisa,

 auzo guzien hutsak zuriak bezain ontsa.

 Nehontikan ahalaz gezurrik ez pentsa,

 gezurra'ta maingia atzemanak eisa.

 

 7

 

 Konfidantza guti har zuhauren mihian,

 tzarra ta ona baitu denbora berian.

 Bi itzuli in araz lehenik burian,

 mihia erraiterat utzi aintzinian.

 

 8

 

 Batzu fitexago'ta bertziak emeki,

 koleratzen girela nork berak badaki.

 Arrasta atxik zozu ahal bezain tinki

 sekulan ez dukezu ondoan urriki.

 

 9

 

 Beste konseiluño bat gainerat oraino,

 onestasuna atxik tenoria deno.

 Ez du dolurik izan nihork egundaino

 onestago izanik erdikala baino.

 

 10

 

 Udan prest jar neguko, neguan udako,

 bakotxa bere gisan azkar edo flako.

 Ezarri behar duzu ene iduriko,

 Xoko bat prestaturik zahartu orduko.

 

 11

 

 Zaharrek ezin egin, gazteek ez jakin,

 fortunak galtzen dire dudarik ez egin;

 Abantail anitz bada guzientzat berdin,

 zahar gazten ahalak zarriz elgarrekin.

 

 12

 

 Ongi guti egiten harrabots handiak,

 aldiz harrabots guti egiten ongiak.

 Aunitz tronpatzen ditu beren urguliak,

 ustez haundiak diren egoiten hantuiak.

 

 13

 

 Mundu huntan oraino oz baita izana...

 denen gustia ongi egiten duena...

 alderdi bat hartzera bortxatia dena,

 egin kontzientziak erraiten diona.

 

 14

 

 Kontseilu hauk eman tut gaztien onetan,

 nihaurek ikasiak ontsa gostarikan;

 Etzitezten erori ene huts beretan,

 sinets eta praktika zer erraiten dutan.


inprimatu