inprimatu
Heriotzearen beldurrean. Sinisgabearen dolamena
Izenburua:
Heriotzearen beldurrean. Sinisgabearen dolamena
Sinadura:
Amentslari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amentslari

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1775.zk.
Orrialdea:
5

Heriotzaren beldurrean. Sinisgabearen dolamena

 

Amentslari

 

 1

 

 Orain arte eginik hainbat kantu mota

 Laurogoi-ta laugarren urte mugak jo-ta

 Zabaldu nahi duke bertsu hauer borta

 Daukatan auhen-mina nahi baitut bota.

 

 2

 

 Trixterik nabilala negu eta uda

 Kantatzeaz eginik mila duda muda

 Iragan behar dela zeru lurren muga

 Nitan den trixtezia hortarik heldu da?

 

 3

 

 Olentzerotan erretx du haurrak sinesten

 Haur denborako gauak ederrak zinezten

 Mundua ez dut begi berdinez miresten

 Hortakotz hasia nau trixturak iresten!

 

 4

 

 Arkume hil bat nuen lurpean emana

 Atzo berriz joan izan bainaiz haren gara

 Hezur hutzek jo dute nere bihotz barna

 Begietan naukala nigar xorta bana.

 

 5

 

 Haragiz gabeturik hezurrak zoin prestu

 Guretzat berdin dela pentsua nork ez-tu

 Ez aitortu nahiań gabiltz dena jestu

 Etzaidazula aitor emadazu esku.

 

 6

 

 Abar eiharra ez da sekulan hostatzen

 Hau onestea nori etzaio gostatzen

 Haur ttipi bat bezala banintz Jainkostatzen

 Trixtezia nerekin ez laike jostatzen!

 

 7

 

 Denek hil behar dugu da gauza jakina

 Askoz hobe zitaken sortu ez bagina

 Bainan deus ezin dugu goazen aintzina

 Hiltzeak estal beza deremagun mina.

 

 8

 

 Haurrean nitan zagon itxaropen gatza

 Ez da berdina gaurko soinuaren latza

 Heriotza ez dela denen akabantza

 Sinesten duen batek ez du guti xantza!

 

 9

 

 Zendako xantza horri nabila iheska

 Nitan ez bailitake den bezenbat kezka

 Batzu bezala berriz banadi fedesta

 Akaba litzaidake trixturaren pesta.

 

 10

 

 Haurreko lore hure nitan zen zimeldu

 Daukatan zoritxarra hortarik da heldu

 Damatan etsimenak bururantzik ez du

 Gizon adimenduak zentzua dent kendu.

 

 11

 

 Hargatik ilunki dut ikusten mundua

 Zeruari nitzaio hainbat urrundua

 Argi eskasez nago bernez ilundua

 Hobendun bakarra da ner'adimendua.

 

 12

 

 Zertaratua nauzun adimendu hitsa

 Nitarik kendu duzu argiaren hitza

 Zer debru egin duzu? mintza zaite mintza

 Nun gorde duzu ene fedearen giltza?


inprimatu