Edurra!
Igotz
Edurra jaku jausi
mendi ta landara;
zerua erdibituz
dator mara-mara.
Nik ez edurra maite,
bai dausku ilten oro:
amets-mixtoz dot opa
birrindu zearo.
Edurra jaku jausi
gure lur eztian,
otz dago gure dana
bere egon larrian.
Gazte: ez dok ordua?
Zuzper ik biotza!
Zar: ez ete dakusak?
Jo turut zorrotza!
Edurra jaku jausi
lei-moltzo egiņa;
kale bide ta auzo
or dana bardiņa.
Gazte ta zar, leikide,
il erriz mindurik,
zain daigun euskal lurra
eriotz latzetik.
|