inprimatu
Mariņela
Izenburua:
Mariņela
Sinadura:
Olhondo, Betiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olhondo, Betiri

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
995.zk.
Orrialdea:
4

Mariņela

 

Olhondo, Betiri

 

 1

 

 Bizkar batean,

 Haritzen pean,

 Ene etxea leku ederrean,

 Airezko jauregian nago:

 Zenbat ote du ate ta leiho?

 Bai eta zilo?

 Zenbat arteka ? Zirrita franko!!

 Aire-eskasez ez naiz itoko.

 

 2

 

 Badut osasun

 Eta ontasun:

 Atun itsasoan, airean lertsun;

 Donibanetik Amerikara

 Ene landak alde orotara

 Hedatzen dira

 Bihi dudano badut ihara;

 Sekulan ez zait faltatzen ura

 

 3

 

 Promenatako,

 Plazer hartzeko,

 Untzi bat dago ene zerbitzuko;

 Norena den eta norat dohan,

 Ez naiz sartzen xehetasun hortan,

 Kontu hoietan:

 Ez naiz galtzen astelegunetan

 Ez eta ere besta denetan.

 

 4

 

 Hil leihorrean

 Ala urean,

 Deus ez du erran nahi azkenean,

 Dudalarik arima bakean.

 Ehortz arrain baten sabelean,

 Ez dut axola!

 Mariņel ona kontent da hola!

 Egarri bainaiz, hunat botoila!


inprimatu