Eguberrietako koplak
Olentzero Burugorri (?)
Jaiak ditugu eta denoi zorionak (beti bis)
ondo pasa ezazue andre eta gizonak.
Ederki janda dator gure Olentzero
baina batzuk ezin jan zerbait egunero.
Eskua joan zaie ta hil dute Zabaltza
lore gorriz beterik euskaldun baratza.
Egia jasan ezin ta bota gezurra
ez dugu irentsiko zuentzat hezurra.
Orbaiztarra bai zela sasoiko mutila
txakurrek utzi dute jo ta bertan hila.
Nahiz eta guk kantatu pozezko bertsoak
noiz etorriko dira herriko presoak.
Har ezazue herrtik dihoan agurra
eta oporra izan dadila laburra.
Lehenbaitlehen herritarrok etorri herrira
abertzale guztiak zuen zai bait dira.
Zeinen ederrak diren neguan gaztainak
sagardoak lagunduz edota txanpainak.
Gure txarrean ez da falta umorea
ematen bait dakigu bakoitzai berea.
Lasai afaldu eta poliki altxatu
biharko zerbait utzi ta ez enpatxatu.
Urte berria dator eta egon lasai
gaua luzea data denok ondo pasa.