Usterik gutxiena
Olea, I.
-1-
Usterik gutxiena
degun orduan
ditugu komeriak
geure onduan.
Nola asi ez kantari
baldin badet naiko ari
bear ainbat apaintzeko
zenbait tratalari.
-2-
Baserritar batek du
bei zarra saldu,
tratalariak ez nai
dirurik galdu.
Astelena naiz ta izan
au txit erne agiri zan
xaguaren zai dagoan
katuaren gisan.
-3-
Tratalariak zuan
ordua jarri:
Zazpi'terditarako
beia ekarri.
Bei jabea bai goiz jaiki
malezirik ez eduki;
tratalari maltzurra lo
kotxian ederki.
-4-
Baserritarrak nai du
beia pixatu
baña tratalaririk
eziñ esnatu.
Begi-itzal bai txapela
baña zabal bat duela
kabian lo plantan dagon
erbiak bezela.
-5-
Ark pentsatzen zuana:
Oraindik goiz dek,
beiak simaurra ere
egiñ oi ditek.
Ori ez dit nik kaltean
pillatxo bat egitean
zer ordaindu gutxiago
pixura juatean.
-6-
Alakoren batean
zerbaiten otsa
tratalariak laxter
bota du lotsa.
«Lorik gabe gau ta egun
lan geiegi nola degun
adixkide bei orixe
pixatu dezagun».
-7-
Abere izan arren
bere onean
eziñ egon laxter ill
bear danean.
Tripetatik arinduta
bat-batean gaztetuta
or zijoak bei zar ori
soka puskatuta.
-8-
Baserritarrak dio:
Egin du zorra
ora bei zarrak sartu
ziri legorra.
Lo egonda irabazi?
Nori eman oraiñ auzi?
Obe zuan artu balu
simaur eta guzi.
-9-
Beia or omen dabill
larrean lasai
eta tratalariak
oraingotik jai.
Eldu orain paotxari
ez atz egiñ kaskarrari
logureak jun zaizkio
tratalariari.
-10-
Orra irabaziak
iges eskutik
ori eziñ kendu du
bere burutik.
Orri gaizki iritzita
al zaude aiñ gaitzetsita?
Bela juan zaizu baña
propiña utzita.
-11-
Baldiñ ezpadezu nai
gruzia galdu
daukazun aukerari
zaiozu eldu.
ertan egon zapuztuta
zenbait beintzat utzi du-ta?
Eraman baratzarako
kotxian artuta.
-12-
Bere jabearentzat
lezio txarrak
ez ditu eman noski
gure bei zarrak.
Bete arbiz leporaño
bi leioak ixteraño
maltzurrak lo egin dezan
mozolotzeraño.
|