Orra gaur ere sortu bertsoak
Olea, Inozenzio
1
Orra gaur ere sortu bertsoak
paperetan jarri naia
nunbait oraintxe iritxiko zan
orretarako garaia.
ĢEUSKERA ETA ESKOLAKģ, au da
aukeratu dedan gaia,
berari buruz zerbait esaten
nai nuke alegiņ saia.
2
Gure umetxo maitagarriak
mundura datortzenian
ongietorri euskerazkoaz
artzen dira geienian
Euskalerriko amak dakiten
erarik goxoenian.
Ara euskera nun ereiten dan
baratzik samurrenian.
3
Eta ondoan dauzkagun arte,
zerbait azi bitartian,
euskera zarra edaten dute
bularrarekin batian.
Larros politak landatu arren
aiņ itxaropen maitian
geure eskutan zimeltzen dira
eskoletara astian.
4
Eskoletaratu eta biltzean
euskaldun ez diranekiņ
gure umeak aztutzen dira
len zekizkiten itzekiņ.
Zergatik utzi bear ditugu
izkuntza bakarrarekiņ
nekerik gabe gelditu bear
luteken aiek birekiņ?
5
Iņork ez beza uste eskolak
gorrotatzen ditugula,
baizik esan nai gertatzen dana
izanik egi mardula.
Anai arrebok ez aldezute
pentsatu izan sekula
ikasi bear dan tokietan
euskera azten zaigula?
6
Ez det esan nai kaltegarria
dala guretzat erdera,
au gabe ezin liteke oraiņ
bizimodurik atera.
Bere ondoan maitatu eta
gorde dezagun euskera;
bi izkuntz auek ez baitaukate
bizi eziņik batera.
7
Sarri mintzatzen gera jakintza
edo kulturaren alde
iņoizko garaiz ez bezela gaur
orren bearrean gaude.
Ez ote degu saiatu obe
itz egiņ utsaren orde,
eta etxean ikasitako
ura eskoletan gorde?
8
Nork esango du egiz jakintza
bearrikan ez duela?
Danak aurrera jun da atzean
geldituko da bestela.
Ez dezagula euskera galdu
errez gorde litekela,
baizikan zaindu jakintza orren
zati polit bat bezela!
9
Umetxoetan baldin badago
euskeraren izatea
ona litzake maixuak ere
pixkabat erakustea.
Ez alda bada tamalgarria,
mingarri eta trixtea
amarengandik ikasitako
itzak eskolan aztea?
10
Lur egokian landaretxo bat
txukun landatuagatik
igartuko da euri epelik
ezean zeruetatik.
Euskaldunikan ez datorkigu
gaur ume diranetatik
euskerarentzat laguntasunik
ez bada eskoletatik.
11
Ikasi gabe jakiņ naiean
alper alperrikan gabiltz.
Jardun bai baņa ez egitetik
etortzen dira zenbat gaitz.
Esan nai nuke euskeraz geigo
egingo litzakela itz
ikastetxetan apur bat izkuntz
au erakutsiko balitz.
12
Emen azaltzen ditugun kezkak
dira guraso batenak
pixkabat lagun egiņ deiguten
borondatea dutenak.
Onetxek jartzen gaitu sarritan
geure onetik irtenak:
Gu euskaldunak eta umeak
euskeraz ez dakitenak.