inprimatu
Oraindik egun gutxi dirala
Izenburua:
Oraindik egun gutxi dirala
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
231.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oraindik egun gutxi dirala

 

Olea, I.

 

 -1-

 

 Oraindik egun gutxi dirala

 izana naiz eztaietan

 gazte denbora igaro nuan

 paraje zar alaietan

 nere biotza pozez asetzen

 zuten iturri aietan.

 Zeņen gozoki atseden duan

 ango baso-zelaietan!

 

 -2-

 

 Tontor batean kokaturikan

 antxe zegoan Segura

 oņetan mardul, bikaiņ, eder uts

 zuala bere madura.

 Zoramen artan auxe etorri

 zitzaidan neri burura:

 Zerura sartu ezpanaiz ere

 eldu naiz paradisura.

 

 -3-

 

 Eztai aietan zan seguratar

 neskagazte taldetxua

 begiz jo bear nai eta ez bat

 ezpaldinbazan itxua.

 Apaiņ jantziak, polit, alaiak;

 ura lore sortatxua!

 Itz neurtuetan erabiltzeko

 ez ote zan edertxua?

 

 -4-

 

 Begira eziņ asperturikan

 an nengon aldamenean

 alako poza banatzen zuten

 ingurumari danean.

 Baņa aingeru aien abotsa

 iritxi zitzaidanean

 nere -biotzak ura taupada

 egin zidan barrenean!

 

 -5-

 

 Jainko maitea! Zer iritxi da

 orain nere belarrira?

 Or goiko grazi danak al datoz

 gaur nere lengo kabira?

 Ixo zeru, lur, baso ta zelai,

 lore, eguzki. Begira!

 Ai, zeņen neskatx zoragarriak!

 Euskeraz mintzatzen dira!

 

 -6-

 

 Sinistu ezin ta anka punttan

 zerbait urreratu nintzan

 urretxindor bat uxatzerikan

 nai ez lukenaren gisan.

 Bai. Ainbat maite degun euskera

 jostatzen antxe ari zan,

 aingeru aiek beste izkuntzik

 ez zezatekien izan.

 

 -7-

 

 Soņujoleak euskal doņuak

 eskeintzean dantzagarri

 zuetatikan iņork etzuan

 arpegi illunik jarri

 baizik ariņ ta txukun dantzatu

 gure biotzen pozgarri

 an ezagun zan ola jolastu

 izan zeratela sarri.

 

 -8-

 

 Segurar neskatx auek ez ditu

 ondatu moda berriak

 ondo dakite noraņo diran

 apaindurien neurriak.

 Biarko ama jatorrak dauzka

 emen gure jatorriak

 Segura zeru biurtzen duten

 aingeru zoragarriak.

 

 -9-

 

 Neskatx maiteok neri atsegiņ

 bai eman didazutela

 pozez beterik utzi nazute

 asko ez dakizutela.

 Sinistu gero bi aldiz grazi

 geiago dauzkatzutela

 zuen euskera zoragarria

 ezpaņetan dezutela.

 

 -10-

 

 Zorionean etorri naiz gaur

 lengo kabi biguņera

 amaika bider erori naiz ni

 emen ixill eziņera

 bertsoak xamur igotzen zaizkit

 biotzetik mingaņera,

 Mendarte, arras txoratu nazu

 oraintxe lenaz gaņera.

 

 -11-

 

 Unetxo batez bederik or ni

 bete zoriontasunez

 alderdi onek nere anima

 ase du baretasunez.

 Ni nun alaitu oinbesteraņo

 pake abotsa entzunez?

 Bakar bakarrik gure onduan

 munduan beste iņun ez.

 

 -12-

 

 Zure inguru auei begira

 ez nai beiņere nekatzen

 ai, zenbait bider ni amesetan

 naizen zutzaz gogoratzen!

 Etzaitezela arritu ainbat

 baldin bazaitut maitatzen

 nor bere kabi artan bezela

 ezpaita iņun goxatzen.

 

 -13-

 

 Seguratikan Zeraiņ'a dagon

 bideko gaintxo batean

 ortxe zaude zu apal jaikia

 paraje pakez betean

 txuri ta alai agiri zera

 baso berdien tartean

 Gipuzkoako Goierriaren

 biotz mardul politean.

 

 -14-

 

 Zure zaindari kementsuak or

 Aitzkorri eta Txindoki

 eguzki berak laztantzen zaitu

 oparo eta gozoki.

 Baso ta lorez inguratua

 ikusten zaitut egoki

 pakeak sortzen ditun atsegiņ

 gozo guztien biltoki.

 

 -15-

 

 Ara sorleku maitagarria

 begira nola naukazun

 nere biotza zure saretan

 arturik or nun daukazun

 lendabiziko argi alaia

 zuk erakutsi zidazun

 arrazkeroztik zenbat atsegiņ

 eman izan dizkidazun!

 


inprimatu