inprimatu
Negu beltzari bizkar emanda
Izenburua:
Negu beltzari bizkar emanda
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
269.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Negu beltzari bizkar emanda

 

Olea, J.[I.]

 

 Negu beltzari bizkar emanda

 sarturik udaberrira

 legazpiarrok pestetan gera

 emendik egun gutxira

 lan saio eta tramankulu ots

 biurturik kalejira

 noizean beinka atsedentxoak

 komeni izaten dira

 ondo pasatu nai dezutenok

 etorri gure errira.

 

 Olak industri biurtu dira

 ia eztegu artzantzik

 gaurko Legazpik eztauka noski

 lenagoko aren antzik

 berritu gabe ezta gelditu

 kale edo enparantzik

 egun auetan ezta paltako

 alaitasun eta dantzik

 aspaldi ontan aurrera goatz

 ez izan orren zalantzik.

 

 Ogei eta bost urte dirala

 zan ikastetxe bat jeiki

 beste berri bat bikaiņ askoa

 bukatuko dute aurki.

 Onek ematen duan poz ori

 ai, nik esaten baneki!

 Bai. Zenbait semek bere erria

 osatu oi du egoki,

 mesede oiei neurria artzen

 oraindik iņork ez daki.

 

 Buru azkarrak langille piņak

 laguntzat dauzkatenean

 erri bat eziņ egon liteke

 beti bezela, lenean.

 Legazpiarrak gaur badaukate

 sona galtzairu lanean

 emengo gauzak estimatuak

 or lurbira geienean.

 Onelakoak egiten dira

 zintzo jokatzen danean.

 

 Alaitasuna nai dezutenok

 atozte gure artera

 Mirandaola ta Gorostiko

 Guratzak agurtutzera

 lanaren bidez erri bat nola

 altxatu dan ikustera.

 Pake santuan alkar arturik

 emen jolastuko gera

 etorritako penarik gabe

 juango zerate atzera.

 


inprimatu