inprimatu
Nai eta nai ez bertso berriak
Izenburua:
Nai eta nai ez bertso berriak
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
179.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nai eta nai ez bertso berriak

 

Olea, Inozentzio

 

 -1-

 

 Nai eta nai ez bertso berriak

 nago jarri bearrian,

 ikusirikan moda berri bat

 datorrela indarrian.

 Gaurko neskatxen gonak ez dute

 errenditu nai neurrian,

 beste ainbeste ez det ikusi

 nere begien aurrian.

 

 -2-

 

 Oraiņ aldian ainbat komeri

 munduan noiz, dira sortu?

 Izan liteke, baņa ni beintzat

 ez naiz gaur arte oartu.

 Soņekorik ez topatzeraņo

 dira neskatx auek zurtu,

 edo bestela zimurtu gabe

 zaizkie gonak kixkurtu.

 

 -3-

 

 Belaun koskorrez goilik lau-bost-bat

 beatz gutxi gora-bera,

 gonentzat naiko neurria ere

 bada au alde batera.

 Eta barrenak lixtu bildurrik

 nola ez duten bestera,

 gona oiekiņ juan ditezke

 arbi ostoa biltzera.

 

 -4-

 

 Ikusi nola gauden guztiok

 erreztasunei emanik,

 orain neskatxak ez dute gona

 barrenak jasotzen lanik

 Ezin liteke esan intzetan

 asko bustiko diranik,

 Ez nuan uste gora egiten

 orren gauz erreza zanik.

 

 -5-

 

 Entzun izan det moda berriak

 beti ez dirala kalte,

 gona motz auek ere amaika

 gauz erakutsi digute.

 Arlote xamar giņan geienok

 jakintsu egin gaituzte,

 Ainbeste zanko oker zanikan

 nork zekian orain arte?

 

 -6-

 

 Estalgarrien neurriak nola

 jetxi zaizkigun erdira,

 batere uste ez genduala

 ase gure ikus-mira.

 Utsa litezke zanko guziak

 itxurazkoak balira,

 ez naute berriz arrapatuko

 diximuloan begira.

 

 -7-

 

 Nunbait eztute kezkik akatsak

 ere argitaratzeko,

 gerorako zai egon gaberik

 guri aukerak jartzeko.

 Erreztasunak badaude oraiņ

 erabakiak artzeko,

 au da jendia sortu zaiguna

 itxuak argitutzeko.

 

 -8-

 

 Gona motz oiek jantzi baņo len

 ez aldezute ikusten,

 exeritzean komeri txarrak

 neurririk nola ez duten.

 Kontsejutxo bat lotsa geiegi

 eraman ez dezazuten:

 Ez tire egiņ beste zati bat

 kendu ez deizaizuten,

 

 -9-

 

 Okerrak ere etorri bear

 zaizkigu moda onekiņ,

 guziak ezin litezke bizi

 lenago ta orain berdiņ.

 Gaurko neskatxak estaltzen dira

 atzoko erdi gauzekiņ,

 eun egille ta saltzalleak

 ia ez dute zerregiņ.

 

 -10-

 

 Fama txarrikan ez nioke nai

 eman moda berriari,

 onurak ere aitortu bear

 zaizkio dituanari.

 Eziņ uketu azkarra danik

 au asmatu duanari,

 gonak jasotzeu zituan lanak

 kendu dizka aizeari.

 

 -11-

 

 Moda berriak ezin berdindu

 aldrebes eta tajuzko,

 ala ere noiz azaldu dira

 oraiņ ainbat belaun kasko?

 Ikusiaren ondorenian

 nik au egiten det juzko:

 Politak oso gutxi dirala

 era itxusiak asko.

 

 -12-

 

 Au derizkiot oraingo neskatx

 asko ikasitakuan,

 gonen neurriak ondo zeudela

 lenago zeuden lekuan.

 Itxusten ari dira edertzen

 ari diradelakuan.

 Zenbat gauz zatar gonak orrela

 geiegi jasotakuan!

 


inprimatu