Jakin dedanez laxter ditugu
Olea, Inozenzio
-1-
Jakin dedanez laxter ditugu
berriro bertsolariak
Euskalerriak -maite dituan
txori polit kantariak
noiz nai eztira entzun izandu
ain berri jostalariak
itxuratutzen asi baitira
jartzen zaizkaten sariak.
-2-
Bertsolariak dezaketena
edozeiņek nola egiņ?
Au askok uste badute ere
asi ta iņola eziņ
gure Jainkoak ez gaitu noski
doaiz danok jantzi berdiņ,
oiek artixta batzuk dirala
esan nai nuke onekiņ.
-3-
Gaur egunean zenbait artixta
dabiltza pitxiz jantzita
ta gizartean goi-goieneko
malla ura iritxita.
Bertsolariak sari kontuan
zerbait alde bat utzita
baņa besteak ainbat badira,
egon gindezke etsita.
-4-
Ez aldituzte artzen askotan
zurikeri aunditxuak
gaur eguneko kitarrajole
illeluze bizartsuak?
Ainbat garrantzi baldinbadute
oien karraxi txatxuak,
zenbat balio dute euskaldun
gizon jatorren bertsuak?
-5-
Gizon trebien billa gabiltza
urrutietan askotan
geure etxian eduki arren
aukerik asko prankotan,
Ia esnatu garaia degu
sekula esnatzekotan.
Euskal artixtak nork estimatu
guk ez estimatzekotan?
-6-
Sariketa bat gauz estua da,
eta, daukan arrixkua?
Len egindako danak galtzeko
ai zer irrixtalekua!
Bertsolariak bidezko dute
ordaiņ bat itxurazkua
maite zaitugu esate ori
bakarrik ezta naikua.
-7-
Sakon ta alai, trebe ta apal,
au da arritzekoena
berak izanik gure doaitan
dan arrigarrizkoena.
Euskeragatik egin duana
lanik baliozkoena,
al dan aņean saritzea da
eskerrik egizkoena.
-8-
Gaitasun billa baldin bagabiltz
jarri sariak aukeran.
Goi-mallan egon bearrekuak
zertarako utzi beran?
Nik biotzean au nabaitzen det
zalantz alai baten eran:
Etxeko gauzak aintzat artutzen
ia oraiņ asi geran?
-9-
Eguzki epel, goxo, biguna
badator bertso zelaira.
Ez ote gera ia iritxi
une pozgarri alaira,
urrezko orri-alde bikaiņ bat
idatziko dan garaira?
Oraintxe asi gera apaintzen
bertsolarien kondaira.
-10-
Al duten oien artean ere
badaude bertso zaleak
ta erakutsi dutenez gure
oitura zar maitaleak,
konturatuak bertsolariak
eztirala eskaleak;
baizikan gure euskal arraza
onen berri emaleak.
-11-
Antziņatikan gaur egun arte
belaunetik belaunera
bertsolarien besotan dator
gure euskal-izaera
Arritzekua al da guk oiei
lagundu nai izatera,
asmo on eta esku zabalez
danok irtenez bidera?
-12-
Bere artixtak beti goraldu
izan ditu sorterriak
antziņatikan datorzkigunak
dira gauz onen berriak.
Nortasun alde ola jokatu
badute beste erriak,
beste ainbeste zergatik eztu
egingo Euskalerriak?