inprimatu
Gure lagun artean
Izenburua:
Gure lagun artean
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
166.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure lagun artean

 

Olea, Inocencio

 

 -1-

 

 Gure lagun artean

 pasatu dan gauza

 zelebre samarra da

 artu diot traza

 jale ona izanik

 euskaldun arraza

 diruzaletasunak

 eraman du baza.

 

 -2-

 

 Arkuma jan bear da

 esaten genduan

 broma bat pasatuaz

 alkarren onduan

 baņa gertatu gera

 eziņ ordainduan

 nunbait gusto danak ez

 komeni munduan.

 

 -3-

 

 Zortzi lagun prestatu

 arkuma jateko

 ez aldira naikoa

 alkar berotzeko

 bat gertatu zan bildots

 onbat ekartzeko

 ta beste bat labean

 bera erretzeko.

 

 -4-

 

 Moldatuko giņala

 ala nuan uste

 kontuak ateratzen

 asi giņan arte

 baņa nola txanponak

 ditugun txit maite

 ez gera konpondu ta

 geuretzako kalte.

 

 -5-

 

 Batek agindu zuan

 ogei durokua

 beste bat azaldu zan

 aren antzekua

 beste laurak zioten

 etzala naikoa

 orra sortu zuzendu

 ezintzan kakua.

 

 -6-

 

 Au ere tratatu zan

 lagun arte ortan

 bertsotan egitea

 apalondo bertan

 baņa gelditu gera

 modu trixte ontan

 arkuma jan eziņik

 diruaren faltan.

 

 -7-

 

 Arras kukitu gaitu

 oraingoan lotsak

 eta gelditu gera

 ixil eta otzak

 ara noraņo juan

 diran gure otsak

 begiak luze baņan

 patrikarak motzak.

 

 -8-

 

 Gure arkume gose

 au etzan eskasa

 baņa ezin liteke

 ase berekasa

 oraingo txanda ere

 nola zaigun pasa

 arkumak badu puxka

 bateko arnasa.

 

 -9-

 

 Sabela betetzeko

 danok geunden gertu

 jaten asi baņo len

 ordea aspertu

 koziņerua ere

 erabat alpertu.

 gure ametsa jaio

 orduko da lertu.

 

 -10-

 

 Jateko zortzi eta

 ordaindutzeko lau

 berdintasun desberdiņ

 txarra ez altzan au

 arkume gose orrek

 oraindik badirau

 onela berriz ere

 egin bear barau.

 

 -11-

 

 Indarra badu ere

 moxorrokeriak

 asko gutxiago ez

 noski zurkeriak

 danok umilldu bazik

 eziņ ateriak

 gero bertsotan jarri

 bear komeriak.

 

 -12-

 

 Au nun pasa dan iņork

 galdetutakuan

 jakingo du Oleak

 erantzundakuan

 aitortuaz arrazoi

 bete-betekuan

 zurkeriak zakua

 autsi zun lekuan.

 


inprimatu