inprimatu
Euskalerrian sarri izaten
Izenburua:
Euskalerrian sarri izaten
Sinadura:
Olea Ariztimuņo, Inozentzio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
216.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskalerrian sarri izaten

 

Olea, Inoxentzio

 

 -1-

 

 Euskalerrian sarri izaten

 dira zerbaiten neurketak

 abildade ta indarrarenak,

 bertsolari txapelketak.

 Guk odolean daramazkigun

 gauzak dira; ez nasketak

 iņoiz kontuan artzeko berriz

 oietako azalketak.

 Aurtengo danak ere eztira

 nere ustez berriketak.

 

 -2-

 

 Aurtengo bertso txapelketaren

 ego azpi epeletik

 irten ondoren txori bat kantuz

 or degu Bizkai aldetik.

 Bertsolariak jeiki oi ziran

 erri soillaren artetik,

 etzan millagro len azaltzea

 sagardotegi batetik

 baņa au da gauz arrigarria

 gaur Universidadetik.

 

 -3-

 

 Guk ere bear genduan noski

 abogaduen itzala

 arrixko txarrak baitaude emen

 babestzallerik eztala.

 Esan liteke oraiņ artean

 umezurtz bizi giņala

 baņa karrera duten gizonak

 gutar egiņak dirala.

 Nork esan oraiņ bertsolariak

 arlote utsak gerala?

 

 -4-

 

 Zorionean gure arraza

 dago sendo eta zutik

 kimu berriak ematen ditu

 uste eztegun lekutik.

 Zalantzik gabe txit begi onez

 ikusten dute zerutik,

 jaso biotzak eta aldendu

 kezka guziak burutik

 oraindik ere gure Jainkoak

 Ez gaitu utzi eskutik.

 

 -5-

 

 Gure euskerak ainbat astindu

 gogor artuta dagonak

 aldezkariak beretzat jotzen

 ditu premizko ta onak.

 Entzun ditzagun maitetasunez

 bere deadar sakonak:

 Zenbat arrazoi kendu dizkigun

 guri ezjakiņ egonak!

 Orregatikan bear ditugu

 karrera duten gizonak.

 

 -6-

 

 Itxaropenez nator kantari

 gaur ABEL MUNIATEGI

 zure bertsoak entzun ditut ta

 pozik bota dizut begi.

 Orain bezela egondu arren

 indar gabe zenbat egi

 abogaduak jakiten dute

 noiz-nola eman arpegi,

 euskeragatik egiten dana

 

 -7-

 

 Eztakit nora jo dezakezun

 gaztea zera oraindik,

 orregatikan ausartutzen naiz

 zerbait esaten emendik.

 Ondo dakizu jatorri zarra

 nola datorkigun lendik,

 arraza-muiņa eta izkuntza

 maita itzatzu barrendik

 garbi ta txukun gorde ditzagun

 al baldinbada iņundik.

 

 -8-

 

 On asko egin dezakezu zuk

 bide orri jarraituaz

 euskaldun zintzo guzien gisa

 beti garbi jokatuaz

 erririk erri gure kondaira

 berritu ta goratuaz,

 okerkeri ta gaizki egiņak

 zure bertsoz zigortuaz,

 itz baterako gauz bakoitzari

 bere izenez deituaz.

 

 -9-

 

 Zorion bero eta sutsuak

 poztu anai bizkaitarrak

 or zuen zeru ortan dizdiraz

 argi berridun izarrak

 lur ortan sortzen dira oraindik

 mutill argi ta azkarrak.

 Jakinduriak gure aldera

 jarririk bere indarrak

 ezkur bikaņak emango ditu

 Gernikako aritz zarrak.

 

 -10-

 

 Udaberrian kukua alai

 kantari asten danean,

 baso ta baratz usai gozozko

 lorez jazten diranean

 uste oso bat laster pizten da

 gure biotz barrunean:

 Nola ez bada frutik espero

 ainbat lore dagonean?

 Euskalerrian ezta lorerik

 amaitzen zorionean.

 


inprimatu